Batailaren ondorengo paisaiak sail piktorikoa da, espresionista, eta gaur egun utzita edo hondatuta ikus di-tzakegun lekuak adierazten ditut. Kezkatzen nauen gaur egungo gizarte-egoera baten irudi metaforikoak dira. Ikusleari zalantza eta hutsune existentziala igortzen dizkiote. Hori egiteko, Bilbon aurkitutako eremu ho-rien argazkiak erabili ditut, prozedura motel eta konstante baten bidez oihalera erama-teko. Sail honen pinturak tonu murriztuetan landuta daude, ukipen eta argi kalitatea bi-latzeko asmoarekin beti. Hondatzearen kontzeptua ere badago prozesu artistikoan. Irudia etengabe sortzen da, pintura geruza batetik bestera, edo oi-hala agerian utzi arte kenduz. Figurazioa eta abstrakzioa nahasten dira, bata bestean urtu arte, dena barne hartzen duen atmos-fera baten barruan, argia eta iluntasuna, in-darra eta ahultasuna, ikusgaia eta ikusezina, erreala eta irreala, kaosa eta ordena konbi-natuz. Aurkariek ez diote elkarri aurka egi-ten, osatzen dira.

 

Sheila Rodríguez Arte Ederretan lizentziatu zen Malagako Unibertsitatean Séneca beka-rekin Salamancako Unibertsitatetik igarota. 2014. urtean Arte eta Sorkuntza Ikerketako master ofiziala amaitu zuen Madrilgo Uniber-tsitate Konplutentsean.Parte hartu duen erakusketa kolektiboan ar-tean hauek nabarmentzen dira: “Saque de puerta” (Centro de Arte Complutense zen-troa, Madril, 2014); “Artista en cons trucción” (Matadero, Madril, 2014) eta “I Jornadas de Arte Joven en CyL” (Da2, Salamanca, 2015). Lehen saria irabazi zuen VIII. Premio Pintura UMA lehiaketan (Muralla del Rec-torako erakusketa-aretoa, Malaga, 2014). Bere lanak Malagako Unibertsitateko bildu-man ere daude ikusgai.