Sin Título

Margoa hule gainean – Pintura sobre hule
21 x 30 cm  (alea / módulo) ; 84 x 150 cm

Zatiak, aldiberekotasunak, gurutzaketak, zabalkuntzak…. hauek dira Ismael Iglesiasek sortzeko erabiltzen dituen baliabide batzuk. Margolaritzaren antzinako heriotza mehatxua, irudikapen piktorikoaren etengabeko eguneratze bilaketan mantentzen da. Horregatik, bere mihiseen bidimentsionaltasunaren transgresioan interesatzen da Iglesias, sortzen dituen forma dinamikoak, koloretsuak, atmosferak, eta hormaren espaziora hedatzen diren trazuak dira. 

Metodoaren hasiera suntsipenean, osotasunaren zati bat aukeratzean, intuitiboki iradokitzen duen arrazoi batean dago; baita hori agerian jartzen duten kezka formalen ebazpenaren gidaketan ere. Bere artelanen dinamismoa bere pentsamendu geldiezinaren, indarkeriaren, bere sormena prozesuaren eta bere trazu zehatzen aztarna da; bere hulezko pieza txikietan erakusten den bezala. Hauetan materialak keinua baldintzatzen du, batez ere mugimenduaren jarraitasuna exijitzen denean; eta mugimendu hau sarritan, arrazionala baino gehiago, espontaneoa da. Akatsen mehatxu etengabea, berrikuntzaren eta esperimentazioaren abiapuntu pizgarri bat bihurtzen da muga bat baino.

Fragmentos, simultaneidades, cruces, expansiones… estos son algunos de los recursos con los que juega Ismael Iglesias a la hora de crear. La ya vieja amenaza de la muerte de la pintura lo mantiene en la búsqueda y actualización constante de la representación pictórica. Por esta razón, Iglesias se interesa constantemente por la trasgresión de la bidimensionalidad de sus lienzos, ya sea con las formas dinámicas que recrea, los colores, las atmósferas o la expansión de sus trazos al espacio del muro. 

Su método parte de la destrucción, de la selección de un fragmento de un todo, de un motivo que lo sugestiona intuitivamente pero que lo guía hasta la resolución de las inquietudes formales que se le revelan. El dinamismo de sus obras es la huella de la violencia de su pensamiento inquieto, de su proceso creativo, y del gesto certero de sus trazos, como se evidencia en las pequeñas piezas de hule. En estas, el material condiciona el gesto al punto de exigir una continuidad de movimiento que más que racional es muchas veces espontáneo. La amenaza constante del error, más que una limitación se vuelve un incentivo, un punto de partida para la innovación y la experimentación.