Erakusketa

El pozo y la pirámide

Cristina Ramírez
+
Álvaro Albaladejo

~

Martxoaren 25etik apirilaren 17ra

Urazurrutia Aretoa

Inagurazioa: martxoak 22, 19:30ean

~

2019ko martxoaren 22an, 19:30ean, 2018an BilbaoArten bekadun izandako Cristina Ramírez eta Álvaro Albaladejoren «El pozo y la pirámide» erakusketa inauguratuko da Urazurrutia Aretoan.

Erakusketa zentroaren Urazurrutia Aretoan ikusi ahal izango da martxoaren 25etik apirilaren 17ra17:30etatik 20:30etara. Doako sarrera.

Era berean, apirilaren 11an 19:30ean erakusketaren katalogoaren aurkezpena ospatuko da, honen ostean Raquel Meyers artistaren ekintza performatiboa izanez. 

Pertzepzioaren atzerriratze mekanismoetan ardazten du bere ikerketa Álvaro Albaladejok, inkontzientean garatutako irudiak sortzeko konfigurazioa sistemak eta arte praktiken arteko harremana ikertuz. Horretarako eskultura eta instalazioaren bitartez lan multzo bat sortzen du, pertzepzio desoreka, asaldatutako egoera krepuskularrak eta psikopatologien funtzionamendua eta sintomak agerian jarriz.

Álvaro Albaladejo (Granada, 1983) Granadan bizi eta bertan lan egiten duen eskultorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean, Munichgo Akademie der Bildenden Künstean egonaldi bat burutuz. Bere azken bakarkako erakusketen artean hauek dira azpimarragarrienak: FACBA proiektuaren barruan Zaida aretoan aurkeztutako El fin del universo (2018); Vueltas y penumbras (2017) PTS aretoa eta Granadako Aldundiaren Palacio de los Condes de Gabian aurkeztutako Elojo y el vértice (2016).

Izu kosmikoa eta honen irudikapenaren inguruko ikerketa egiten du Cristina Ramirezek. Honako honetan H.P. Lovecraft, Arthur Machen edo William H. Hodgson idazleen obra literariotik abiatzen da marrazkia eta eskulturaren bitartez izu kosmikoaren paisaiaren itun bat sortzeko, fikzioa eta espekulazioaren bitartez paisaia kategoria sail bat ezarri eta zehaztuz.

Cristina Ramírezek (Toledo, 1981) Artearen Historia (Madrilgo Unibertsitate Conplutentsea) eta Arte Ederretako (Granadako Unibertsitatea) ikasketak burutu ditu. DKV-Makma marrazketasaria jasotzen du, Conplutentse Fundazioaren Joven sariarekin batera eta Iniciarte programako produkzio laguntzetan hautatua da. Eslovenia (BB-Art Colony) edo Italiako (CasaFalconieri) arte egoitzetan parte hartu du eta bere lana bakarka edo taldeka Madril, Valentzia edo Granadako aretoetan erakutsia izan da.