Bestelakoak

Ikuskizuna: «Bazen behin… Opera», Angéline Danel, Marion Desjacques &  Jon Casamayor
Uzt27

Ikuskizuna: «Bazen behin… Opera», Angéline Danel, Marion Desjacques & Jon Casamayor

2021eko uztailaren 27an, 19:00etan, “Bazen behin… Opera” kontzertua hartuko du BilbaoArteko Kristalezko Patioak, Angéline Danel (sopranoa) eta Marion Desjacques (harpista) musikarien eskutik. Ekitaldiak ordu 1 eta 15 minutuko iraupena izango du, gutxi gorabehera, euskaraz izango da eta  Jon Casamayorek gidatuko du. Soprano bat eta harpista bat. Harparen hariak eta sopranoaren ahotsa nahasten dira eta errepertorio operistikoko maisulanen erritmoan dardarazten gaituzte. Ikuskizunak, emakume-heroi mundu batera garamatza non bihotzak eta ahotsak emozioz taupatsen dituztelarik musikagile handien musikaren bidez. Angéline Danel eta Marion Desjacques lan hauek antzezten dituzte, eta Javier Irigoien narratzaileak Aria bakoitza aurkezten du heroi emakumeen historia eta...

Performance kolektiboa: «Corren malos tiempos para los cuerpos», ‘BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia’ programaren barruan
Abu26

Performance kolektiboa: «Corren malos tiempos para los cuerpos», ‘BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia’ programaren barruan

2021eko abuztuaren 26an, «Corren malos tiempos para los cuerpos» jardunaldien azken egunean, BilbaoArte-ren barruan jendaurreko performance kolektibo koral bat egingo da, zeinean Endika Basagurenek jardungo du instalazioen barruan, beste artista batzuekin interakzioan dagoen bitartean, streaming bidez. Ekintzan parte hartuko duten artistak aukeratu dira, ekintza-artearen barruan askotariko lan-ildoak irudikatzen dituztelako, eta horrek diziplina hori jorratzeko modu desberdinen irakurketa zabala emango dio publikoari; hala, soinu-artistak, butoh dantzatik datozen artistak, muturreko artetik hurbilago dauden artistak eta abar hautatu dira. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Kristalezko Patioan. Lekua mugatua da, eta bertara joateko erreserba egin beharko da 94 415 50 97 telefonora deituz...

Loading