Erakusketak

2018ko  erakusketak
Urt1
Abe31

2018ko erakusketak

2017an zehar egoile izandako Ines Garcia, Manuel Blazquez, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Ion Macareno, Beatriz Sanchez, Maria Benito Piriz eta Uxue Lopez Iruretagoyena artistek BilbaoArteko lantegietan ekoiztuko diren bakarkako erakusketak izango dituzte 2018ko otsaila eta azaroa bitartean. Urte honetako aukeraketan bereizgarri diren diziplinak eskultura, esperimentazioa eta digitala eta analogikoaren arteko kontrajarrerak dira. Ibiltari baten barruko mundua egingo du ikusgarri negu-paisaiaren irudien bidez “Winterreise”-n Ines Garciak, Franz Schubert austriar konpositorearen lan homonimoan oinarrituz. Manuel Blazquezek papera landuko du zenbaki sekuentziak bere lanaren diseinuan bihurtuz “Abundante Amigable Compuesto”-rekin. Elementu estrukturaletatik irudiak sortzeko ahalmenari buruz...

«Displacement»  <br>Ion  Macareno-ren  erakusketa
maiatza18
Eka15

«Displacement»
Ion Macareno-ren erakusketa

2018ko maiatzaren 18an, ostirala, 2017an bekadun izandako Ion Macareno artistaren “Displacement” izeneko erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. Erakusketa 17:30etatik 20:30etara egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, ekainak 15era arte. Ospakizuna 19:30ean hasiko da, doako sarrerarekin. ~ Erabiltzaile eta biztanleen beharrak (kirola egitea, okupatzea edo esku hartzea) direla eta aldatzen diren arkitektura urbanoak eta eremu publikoetan interesa azaltzen du Macarenok erakusketa honetan. Harmailak, hesiak, eskailerak… ikertzen ditu artista bilbotarrak gero eskulturaren arlora eramateko. Hiri-eremua osatzen dituzten dispositibo ezberdin hauen berregokitzearekiko interesak sortze-prozeduretan eta deribetan murgiltzen du artista. Auzi honi buruzko jakingurak bere eskulturak sormen...

Loading