Zine zikloa: «Azken Chabrola»

2022an, Institut Français-ekin urtez urte izandako lankidetzari esker, BilbaoArteko Art House Zinemak zinema frantsesaren aukeraketa berri bat hartuko du hilabete bakoitzeko azken asteazkenean. «Azken Chabrola» izenburupean Claude Chabrol frantziar zinemagilearen 12 film proiektatuko dira JBAn. SARRERAK ERRESERBATZEA Martxoko filmerako erreserba webgune honen bidez egingo da, Eventbrite plataforman. Sarreretarako esteka filmaren sinopsiaren azpian egongo da. Apiriletik aurrera, proiekzioetarako sarbidea berriz ere librea izango da, edukiera bete arte. Ateak filmak hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira. Proiekzio osoan nahitaez erabili beharko da maskara. Azken Chabrola Claude Chabroli buruzko ohar biografiko guztiek antzeko mantra bat errezitatzen dute. «1930eko ekainaren 24an jaio...