BILBAOARTE FUNDAZIOAREN PROIEKTU ARTISTIKOAK GAUZATZEKO EKOIZPENERAKO LAGUNTZEN DEIALDIA

2023KO 1. DEIALDIA: OTSAILAK 1  – EKAINAK 30 2023

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAk, kultura sustatzeko eta ekoizpen artistikoa bultzatzeko asmoz, FUNDACIÓN BILBAO BIZKAIA KUTXA BBKrekin lankidetzan dihardu azken fasean dauden proiektu artistikoak gauzatzeko ekoizpenerako laguntzen deialdi hau egiteko.

Ondorioz, EKOIZPENERAKO LAGUNTZA hauetarako, oso bereziki baloratuko dira aurkezpenean lan-plan dokumentatu bat aurkezten duten proiektuak, bai eta hirugarrenek (erakundeek, arte-zentroek, galeria pribatuek) hartutako konpromisoa ere, Bilbao Artek beka jaso duen proiektuan ekoitzitako lana erakusteko interesa eta/edo borondatea adieraziz. Horretarako, Bilbao Arteren lankidetza ikusgai jarri beharko da erakusketa-ekintzetan, bai aretoan, bai katalogoetan, papergintza eta seinaletika gisa.

Euskal lurraldeko arte-gune publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko eta arte-ekoizpena errazteko dugun konpromisoan, guztira 16 laguntza proposatzen dira (bi alditan, zortzi deialdi bakoitzeko), bost hilabeteko iraupenekoak, eta laguntza bakoitzeko 2.000 euro arteko ekarpena egingo da materialerako.

OINARRIAK Ekoizpenerako laguntzak(.pdf)
ESKABIDE-ORRIA(.doc) | (.pdf)