El Ayuntamiento de Bilbao a través de la entidad pública Bilbao Ekintza, E.P.E.L., y en colaboración con la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) y la Fundación BilbaoArte, organiza la décima edición de ARTESHOP BILBAO.

Bilbao Ekintza, EPEL erakunde publikoaren bidez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta BilbaoArte Fundazioaren laguntzaz, Bilboko Udalak ARTESHOP BILBAO programaren hamargarren edizioa antolatu du.

ARTESHOP BILBAO programak merkataritza eta arte jardueren arteko sinergia aprobetxatzen du, saltegietan gaitasun sortzailea sustatuta, arte adierazpenerako ohiz kanpoko espazioa sortuta eta erosteko esperientzia aberastuta. Helburu horri helduta, udalerriko merkataritza-establezimenduek ikusgai jarriko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek berariaz egindako artelanak.

Arte Ederren Fakultateko ikasleek BilbaoArte Fundazioko artisten tutorizazioa daukate, eta, horren bidez, esku-hartzeak gauzatzen lagunduko diete eta horien martxa ona ikuskatuko dute. Halaber, artista-tutore horiek beren esku-hartze artistikoak egiten dituzte hautatutako eremuetan (Erriberako merkatuan, Plaza Biribilean dagoen Turismo Bulego berrian, eta abar)

Saltegien, Arte Ederren ikasleen eta BilbaoArte Fundazioko artisten arteko lankidetzaren emaitza aintzatesteko, ikasleen hiru proiektu onenak eta artisteen onena saritzeko lehiaketa egingo da. Artearen eta merkataritzaren profesionalez osatutako taldeak egindako lanak ebaluatu eta hamar finalistak hautatuko ditu. Amaitzeko, ospe handiko epaimahaiak proiektu irabazleak erabakiko ditu.

Bestalde, herritarren parte-hartzearen laguntzaz, Publikoaren Saria ere ikasleen artean emango da.