BILBAOARTE FUNDAZIOAREN 2020AN ZEHAR ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKAK DEIALDIA

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOArekin elkarlanean arte proiektuak gauzatzeko ondorengo beka deialdia argitaratu du.

BilbaoArte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (honen instalazio teknikoak eta lantalde profesionala) deialdira aurkezten diren proiektuek BilbaoArtek eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko nahiz profesionalei probetxu ateratzeko egokitasuna azpimarratu nahi da.

Zentzu honetan, Fundazioko ekipamendu tekniko eta bertako teknikoen aholkularitza eta kolaborazioa erakusten duten proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren instalazio nahiz lantalde profesionalaren beharra erakusten ez duten beste artisten proiektuekiko lehentasuna izango dute.

OINARRIAK Estudio Lagapen Beka: (.pdf)
Eskaera orria: (.doc) | (.pdf)

Deialdi honetan artistak aukeratuko dituen epai-mahaia: MIGUEL ZUGAZA (Bilboko Arte Ederretako Museoko Zuzendaria), ITZIAR OKARIZ (Artista) y BEGOÑA TORRES (Arte Ederren Sustapenarako Zuzendariordetza Nagusia. Kultura eta Kirol Ministerioa).