BILBAOARTE FUNDAZIOAREN ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2023. URTEAN ESTUDIO LAGAPENAREKIN

EPEA: OTSAILAK 1 – EKAINAK 30 2023

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOArekin elkarlanean arte proiektuak gauzatzeko ondorengo beka deialdia argitaratu du.

Fundación Bilbao Arte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (honen instalazio teknikoak eta lantalde profesionala) deialdira aurkezten diren proiektuek Bilbao Artek eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko nahiz profesionalei probetxu ateratzeko egokitasuna azpimarratu nahi da.

Zentzu honetan, Fundazioko ekipamendu tekniko eta bertako teknikoen aholkularitza eta kolaborazioa erakusten duten proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren instalazio nahiz lantalde profesionalaren beharra erakusten ez duten beste artisten proiektuekiko lehentasuna izango dute.

Ondorioz, Egoitza beka aktibo hauetan bereziki baloratuak izango dira euren aurkezpenean Teknologia berriak, Media Lab, Eskultura eta Serigrafia eta grabatuko lantegien erabilera jarrai bat dokumentatzen duten lanerako egitasmoa eransten dutenak.

OINARRIAK Estudio lagapen bekak(.pdf)
ESKABIDE-ORRIA(.doc) | (.pdf)