ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKA DEIALDIA 2021
MODALITATEA: KOLABORAZIOA

 

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOAK Fundazioaren lantegietan aktiboki parte-hartuz ezagutza teknikoak indartu nahi dituzten artistentzat KOLABORAZIO beka deialdiaren edizio berri bat antolatzen laguntzen du. Hau da, laguntza hauek Bilbao Arteko lan talde teknikoaren arduradunekin estuki lan egingo duten pertsonentzat zuzenduak daude: erakusketen koordinazioa, katalogoen edizioa, komunikazioa… lan arloak izango dira.

Honetarako lantegi ezberdinetako maisuen laguntzaile bezala parte-hartzeko konpromisoa hartzen dute, egunero 4 orduko arduraldia, astean gehienez 20 ordu. Modalitate honek paraleloki, gainerako ordutegian eta egokitutako lantegietan autonomia osoz, arte proiektu propio baten garapena aurreikusten du.

Interesa dutenek, ibilbidea eta interesatuak dauden espezialitatea erakusteaz gain, zentroan egingo duten egonaldian garatuko duten proiektu bat aurkeztu beharko dute

Modalitate honetan gehienez bi beka iragartzen dira, 3.500 eurotakoa bakoitza eta 7 hilabeteko luzapenarekin, 2021ko maiatzak 10etik abenduak 10era bitarte.

DEIALDIAREN OINARRIAK: (.pdf)
ESKABIDE-ORRIA: (.doc) | (.pdf)