Erakusketa eta ekintza osagarrien deialdia:
«EKAITZAREN OSTEAN»

Fundación Bilbao Arte Fundazioak Bilboko Udalak sustatutako erakusketa artistikoko proiektu bat aurkeztu du.

Bizkaiko sektore artistikoari laguntzeko deialdi honen helburua erakusketa bat edo gehiago egitea da, hautatutako proposamenen izaerak eta edukiak Covid 19ren eraginaren eta horrek adierazten duen erantzun sozial, ekonomiko, politiko eta artistiko konplexuaren aurrean bizi dugun prozesu historikoari buruzko adibideak, azterketak eta/edo gogoetak emateko.

Proposamen horiek egileek zehazten duten edozein adierazpen eta lengoaia plastikotan egin ahal izango dira, baldin eta horiek aldi baterako erakusten badira laginak irauten duen egunetan.

Osagarri gisa, aurreikusten da erakusketa-piezekin batera, beste ekintza osagarri batzuk erantsi ahal izango direla, erakusketa aberastuko dutenak: ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, bisita gidatuak, jarduera performatiboak, etab. Jarduera paralelo horiek guztiak proposamen hori erakusten den aldian egin beharko dira.

2.000 euroko 25 laguntza ematen dira ordainsari gisa. Hautatutako proposamen guztien artean 5.000 euroko 5 sari ezarriko dira lan horretarako ezarritako epaimahaiaren iritziz proiektu artistiko garrantzitsuenentzat, eta erakusketa edo erakusketak hasi aurretik jakinaraziko dira.

DEIALDIAREN OINARRIAK: (.pdf)
ESKABIDE-ORRIA: (.doc) | (.pdf)