Pentsamendu kritiko kulturalari
buruzko artikuluen deialdia:
“Isiluneen artean”

Deialdi honen helburua da, arte garaikideko praktiken bidez, Covid 19-ek eragindako pandemiaren ondoriozko egungo egoeraren aurrean sortzen ari den pentsamendu kritikoaren ekoizpenari erantzutea.

Aurkezten diren proposamen guztien artean, 30 proposamen hautatuko dira gehienez. Testu horiek BilbaoArte webgunearen atal kritiko berriaren parte izango dira.

Egileek 100 euro jasoko dituzte testuaren zabalkunde-eskubideen lagapen gisa, bai webgunean, bai paperezko formatuan, hala badagokio.

1.200 euroko sari bakarra ezarriko da, deialdi honetarako berariaz osatutako epaimahaiak hautatutako lan irabazlearentzat.

Proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 26an amaituko da.

DEIALDIAREN OINARRIAK: (.pdf)
ESKAERA ORRIA: (.doc) | (.pdf)