2021eko beken eta ekoizpenerako laguntzen programetan parte hartuko duten artistak aukeratzeko epaimahaia honako hauek osatuko dute: FERNANDO CASTRO FLÓREZ (irakaslea eta kritikaria), ABIGAIL LAZKOZ (artista) eta PETRA PÉREZ (galerista).

Fernando Castro Flórez (Plasencia, 1964). Estetika eta Arteen Teoriako irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. ABC Culturaleko arte-kritikaria. MNCARSeko Aholku Batzordeko kidea. Tony Cragg, David Nash, Nacho Criado, Fernando Sinaga, Andy Warhol, Francis Bacon, Antón Patiño, Imi Knoebel, Julian Opie, Manuel Vilariño, Anselm Kiefer eta Bernardí Roig artisten erakusketen komisarioa.

Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn (1995) eta “marrazki hedatuaren” aitzindaria. Ingalaterra, Bilbo eta New Yorkeko egoitzekin osatu du bere prestakuntza, eta sorkuntza-beka batzuei esker, bere ibilbide artistikoa nazioartean garatu ahal izan du. Hainbat aldiz ere saritu dute, eta bakarka eta taldeka egin ditu erakusketak. New Work, Werkraum Godula Buchholz, Denklingen, Munich, 2010; Shuffle, Espai 13, Joan Miró Foundation, Bartzelona, 2009; aparteko makinak, Rekalde aretoa, Bilbo, 2009.

Petra Pérez (Errioxa, 1952). Arte Aplikatuetan diplomatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna 1985ean, Arte Garaikideko bi urteko doktoregoarekin EHUn. Gainera, artearen tasazio eta balorazioko espezializazio ikastaro bat egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (Ineco). 1984an sortutako Vanguardia galeriaren zuzendaria da, eta bere jabea eta sortzailea da. 2014an, MAV saria jaso zuen, Emakumeak Ikusizko Arteetan galerista onenaren saria, emakume artisten sustapenean eta laguntzan egindako lanagatik.