PROIEKTU ARTISTIKOAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2014

BILBAO BIZKAIA KUTXA FUNDAZIOAK –BBK, kultura sustatzeko eta gazte sortzailen proiektu artistitikoak bultzatzeko xedez, FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOArekin kolaboratzen du proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdi honen edizioan.

Laguntza materiala eta ekonomikoa  ematea, baita zerbitzu-prestazioa ere, zenbait proiektu artistiko garatzeko eta gauzatzeko  deialdiaren helburua da. Edozein arlo artistikotako proposamenen sorrera eta garapena onartzen da. Proiektu horiek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta haien konpromisoa da 2014an gauzatzea.

Gerora sortutako arrazoiagatik konpromiso hau ez betetzean, Bilbao Arte Fundazioak erabaki egokiena hartzeko ahala izango du, eta erabaki hau apelaezina izango da.

Deialdiak nazioarteko ezaugarri duenez, interesatuta dauden pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute: ibilbide artistikoa erakutsi behar dute beka aprobetxamendu aseguratzeko baita proiektua bukatzeko ahalmena ere.

Beka daukaten bitartean, aukeratutako artistek ohiko bizilekua Bizkaia inguruan mantendu beharko dute.

Horretarako izendatutako epaimahai batek proiektuen aukeraketa egingo du. Epaimahaiaren osaketa Bilbao Arte Fundazioaren webgunean jakinaraziko da, proiektuak eskuratzeko epea amaitu baino aste bat lehenago.

Proiektuen iraupenari buruz, bi modalitate daude:

A.    sei hilabeteko iraupena: urtarrila-ekaina eta uztaila-abendua tarteen artean aukeratzeko.
B.    hamabi hilabeteko iraupena: 2014ko urtarriletik aurrera.

BEKA MOTAK:

A. LAGAPEN-ESPAZIOETARAKO BEKAK
Beka hauek aurreikusten dute laguntza ekonomiko bat ematea eta Espazio bat Aldi Baterako lagatzea Bilbao Arte Fundazioan, estudio baten erabilera modu justifikatuan behar duten proiektuentzat.

Aldi baterako lagatzen diren espazio horiek erabiltzeko aukeratzen diren artistek Zentroaren azpiegiturak izango dituzte beren esku, obra ekoizteko tailerretan.

Lagapen-espazio bat esleituz gero, horrek esan nahi du espazio hori modu iraunkorrean erabili behar dela, onartutako sasoian, proiektua gauzatzeko.

Espazioa ez bada erabiltzen eta/edo aprobetxatzen agindu zaion erabilerarako, horrek esan nahi du uko egiten zaiola beraren erabilerari.

Ezeztapen horrek esan nahi du, halaber, uko egiten zaiela Bilbao Bizkaia Kutxak emandako materialei, eta, halaber, espazioa erabili den bitartean materialak erosteko jaso diren zenbatekoak itzuli behar direla.

Modalitate honetan, gehienez hamar beka eskaintzen dira; artista bekadunek estudioa erabiltzeko aukera izango dute, baita laguntza ekonomikoa ere: urtebeteko iraupena duten proiektuen kasuan, gehieneko zenbatekoa 4.000 euro izango dira beka bakoitzarentzat, eta sei hileko proiektuen kasuan 2.000 euro.

B. PRODUKZIO-BEKAK
Modalitate honek aurreikusten dituen proiektuek Bilbao Arte Fundazioaren Tailerrak aldi baterako erabiltzea eskatzen dute: grabatua eta serigrafia, teknologia berriak, eskultura, argazkigintza eta filmatze-platoa.

Produkzio-bekak aukeratzen diren artistek beren esku izango dituzte obrak ekoizteko tailerretan Zentroak dituen azpiegiturak, eta, beharrezkoa denean, tailerretako maisuen aholkularitza eta koordinazioa ere bai.

Tailerra erabiltzeko beka horiek asignatzen zaizkien artistek Fundazioaren instalazioetan lan egin beharko dute normalean, eta modu aktiboan parte hartu beharko dute Bilbao Arte Fundaziotik bultza litezkeen proiektu kolektiboetan.

Modalitate honetan, gehienez hamar beka eskaintzen dira; urtebeteko iraupena duten proiektuen kasuan, gehieneko zenbatekoa 4.000 euro izango dira beka bakoitzarentzat, eta sei hileko proiektuen kasuan 2.000 euro.

C. LANKIDETZA-BEKAK
Modalitate honetako bekak lortzen dituzten artistek konpromiso hau hartzen dute: laguntzaile bezala kolaboratzea Ekoizpen Artistikoko Tailerretan, Tailer bakoitzeko Maisuaren tutoretza eta zuzendaritzapean, egunean 4 orduz eta astean gehienez 20 orduz.

Modalitate honetan, aldi berean, artistaren proiektu artistiko propioen garapena aurreikusten da, lankidetza-aldiak dirauen bitartean. Interesatuek adierazi behar dute, beren curriculum-ibilbideaz gain, zein espezialitate interesatzen zaien: Teknologia berriak, Eskultura, Grabatua edo Komunikazioa.

Interegarria litzateke saio bakoitzean prestakuntza egiaztatzea egin beharko diren lanak betetzeko gaitasuna erakusteko.

Modalitate honetan, deialdiak gehienez lau beka eskaintzen ditu, bakoitza 5.500 eurokoa, eta haien iraupen bakarra hamaika hilabetekoa da, 2013ko otsailaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa. Beka horren ordainketari dagokionez, 500 euro jasoko ditu hilean bekadunak.

Tailerrera ez etortzeak edo oinarriak ez betetzeak indarrik gabe uzten du beka automatikoki.

ETXEBIZITZA

Adierazitako hiru modalitate horietako edozeinetan eskatzaileek eskatu duten beka zeinahi delarik ere, Bilbao Arte Fundazioak ostatu-egoitza beka bat eskatzeko aukera ezartzen du (gehienez 8 beka); horren bidez, Bilbao Arteko artistek etxebizitza bat konpartitu ahal izango dute.

Errenta eta gastu arruntak (aseguruak, ura, elektrizitatea, wi-fi…) kostu estimatua (200 euro hilabetero) bekatik kenduko da. Gastu hau kontuan izan beharko da proiektuaren aurrekontua aurkezterakoan, edozein motatako beka eskatzerakoan.

Horri dagokionez, laguntza hori eskatzen bada, eskari horren arrazoiak eta beharrak azaldu beharko dira beken eskariari atxikitako eranskin batean. Epaimahaiak beharra eta urruntasuna kontuan izango ditu erabakia hartzeko.

EDOZEIN MODALITATETAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate guztietako eskariak egin beharreko proiektuaren dossierra eskuratu beharko du, puntu hauek betetzen:

  1. Dossierraren edukia:
    • Proposatutako proiektuaren deskribapena. 30 lerroko laburpena.
    • Irudiak, bozetoak, eta aurrez egindako lanak, proiektuarekin lotuta daudenak.
    • Curriculum vitaea (taldeen kasuan, gomendagarria da kide bakoitzaren curriculum indibidualak ere aurkeztea).
  2. Lagapen-espazioaren beken eta Produkzio-beken kasuan, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren material kontsumigarrientzat aurreikusten diren gastuak zehaztu eta desglosatu behar dira (zergak barne). Kanpoan geratzen dira ekipamenduaren gastuak bekako %eko 15a baino gehiago bada, bidaia-gastuak edo dietak.
    Egoitza beka eskatzen dutenek D puntuan aipatutako gastuak aurrekontuan sartu behar dituzte.
  3. Egokitzat jotzen diren eta proiektua ulertzea errazten duten dokumentazio grafiko osagarriak, katalogoak, zirriborroak eta irudiak.

Dokumentazio guztia mekanografiatuta aurkeztu behar da 1. eta 2. puntuetan, kopia
bakarrean, Din-A4 formatuan, eta CD batean, pdf formatuan.

puntuko dokumentazioa ez da pdf formatuan bidali behar.

EPAIMAHAIA:

  • Lagapen espazioetarako bekak eta Produkzio-bekak aukeratzeko prestigiozko hiru profesionalaz osatutako epaimahaia izango da, sorkuntza, hezkuntza, kritika edo gestioaren inguruarenak. Erabakia apelaezina izango da.
  • Lankidetza-beka eta egoitza-beka aukeratzeko epaimahaia Bilbao Arte Fundazioaren talde akademikoaz osatutakoa izango da. Erabakia apelaezina izango da.

ESKARIEN AURKEZPENA:
Modalitate guztietako eskariak oinarri hauek argitaratzen diren egunetik aurrera bidali behar dira,  2013ko azaroaren 22ra arte.
Postaz bidaltzen diren eskarietan, posta-markaren data izango da eskariak epearen barruan aurkeztu direla frogatuko duena.

ESKABIDEA – ORRIA  2014