Zer egin behar dut beka eskatzeko?

BilbaoArteko beka eskatzeko deialdia zabalik dagoen epean (urria aldera) proiektu bat aurkeztu behar da. Artista interesatuak bost maila ezberdinetako bekak eska ditzazke:

•    Espazioarekin, eraikuntzaren instalakuntzetan estudio propioarekin.
•    Espazioa eta bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Espaziorik gabe; beka jaso baina BilbaoArten espaziorik gabe.
•    Espaziorik gabe baina bizilekuarekin; aurrekoaren modura baina bilboko bizilekurako bekarekin.
•    Kolaborazio beka; tailer ezberdinetako maisuen laguntzaile modura.

 

Nola egin naiteke BilbaoArteko erabiltzaile?

Artista-erabiltzaile bezela BilbaoArteko lantegiak erabili ahal izateko proiektuaren dossier bat bidali behar zaio bilbaoarte@bilbao.eus-i.

Erabiliko den tailerraren maisuak proiektua onartu ondoren urteroko kuota ordaindu beharko da.

 

Nola parte-hartu dezaket ekintzetan?

BilbaoArteko programazio zabalaren barruan doako sarrera duten ekintzak daude (hitzaldiak, proiekzioak eta aurkezpenak), eta matrikula bat ordaindu behar den mintegi eta kurtsoak.
Kurtso eta mintegietan parte-hartzeko izen-emate fitxa bete eta bilbaoarte@bilbao.eus posta elektronikora bidali behar da. Fitxa hau web orrian aurkituko duzue, kurtsoari dagokion informazioarekin batera.

 

Harpidetzeko buletinik ba al dago?

BilbaoArteko aktibitateen inguruko informazioa jaso nahi baduzu idatzi bilbaoarte@bilbao.eus helbide elektronikora.