2019ko maiatzaren 9tik 23ra Wire musika-taldeari omenaldia egiten dion erakusketa kolektibo bat hartzen du BilbaoArteko Kristalezko Patioak, 154 diskaren 13 abestiak interpretatzen duten 13 artisten lanekin. Parte hartzen duten artistak: Elssie Ansareo, Alberto Albor, Oier Ituarte, Iga, Andrew Gangoiti, Isma Iglesias, Travis Flint, Juana García-Pozuelo, Jorge Rubio, Carlos García, Daniel Oppenheimer, David Cívico eta Ramon Zabalegi.

Inaugurazioa maiatzaren 9an ospatuko da, 19:30ean. Doako sarrera.

Wire eta 154-ri buruz

Aritz Brantonen eskutik (Booktegi)

1979an, Ingalaterrako Wire taldeak rock albumik iraultzaileenetako bat plazaratu zuen: ‘154’. Diskoak taldekideen interes anitzak eta, aldi berean, batasuna islatu zituen, eta, kritika askoren arabera, urte bereko ‘Lodger’rek –David Bowiek Berlinen grabatu zuen azken albumak– ‘154’ri inbidia izatekoa bezalakoa zen, Wirena Bowierena baino handiagoa eta aberatsagoa baitzen.

Baina, askotan gertatzen den bezala, ‘154’k merezi zuen arrakasta ez zuen izan. Gaur egun taldeak jarraitzen du diska berriak grabatzen eta kontzertuak ematen; jarraitzaile amorratuak baditu, baina musikazale askok ez dute Wiren musika ezagutzen. Gure ustez, disko honek entzule gehiago izatea merezi ditu, eta, aldi berean, entzule horiek diskako abestiak ezagutzea merezi dute.

154’ izenburuak ordura arte taldeak egin zuen kontzertu-kopurua adierazten du. Artistak eta kontzeptuzaleak dira taldeko musikariak. Izan ere, 13 abestien indarra eutsi ezinezkoa da, lehenengo “Jakin behar nuen”-etik hasi eta bukaerako “40 bertsio”-era arte, bai musikari dagokionez, bai letrei dagokienez. Uste dugu abesti bakoitzak interpretazio bisuala merezi duela, artista bakoitzak abestion letrak eta musika abiapuntutzat hartuta.

Erakusketa hau Booktegik antolatu du, euskarazko liburuak dohainik deskargatzeko, idazleekin elkarrizketen bideoak ikusteko eta soinudun artxiboak entzuteko plataforma digitala.