Aurten ere, Euskal Irudigileek (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala) antolatutako Ilustrazio Beken edizio berri bat hartuko du BilbaoArtek. Edizio honetan, Raúl Nieto Guridik tailer esperimental bat eskainiko du 2023ko maiatzaren 25 eta 26an, «Jertsea kendu» izenburupean.
Gainera, maiatzaren 25ean (osteguna), 19:00etan, egilearekin topaketa bat izango da, publikoari irekitako hitzaldi bat emateko. Sarrera doan.
DEIALDI IREKIA: BEKAK 2023 EUSKAL IRUDIGILEAK. RAÚL GURIDI
Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko dira, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik.
Deialdian parte hartzeko, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Bakarrik oinarrietan eskatzen diren dokumentuak bidali behar dira maiatzaren 15eko 23:59ak baino lehen, info@euskalirudigileak.com helbidera.
Bekadunen zerrenda maiatzaren 19an argitaratuko da euskalirudigileak.com webgunean (elkartea posta elektronikoz jarriko da harremanetan hautatuekin, bekaren onarpena berresteko).
Nori zuzenduta: Proiektu berrietan murgildu nahi duten edo proiektu zaharrak berreskuratu eta ikuspegi berri bat emateko gogoa duten ilustratzaileak. Bilduma ilustratuen arloan eta, oro har, mundu editorialean, irudiaren bidez forma narratibo berri bat aurkitu nahi duten sortzaileak.
TAILER ESPERIMENTALA
Datak: 2023ko maiatzaren 25etik (osteguna) 26ra (ostirala).
Lekua: Fundación BilbaoArte Fundazioa (Urazurrutia Kalea, 32, Bilbo, Bizkaia).
Ordutegia: osteguna 10:00 – 13:30 / 15:30 – 18:30 eta ostirala 9:30 – 13:00 / 16:00 – 18:30.
Hitzaldi irekia: maiatzak 25 (osteguna) 19:00etatik 20:30era.

Jertsea kendu
Tailer esperimentala Guridirekin
Ezin gara bereizi garen horretatik, egiten dugunak definitzen gaitu. Saiatzen gara ezkutatzen izan behar genukeenaz daukagun irudiarekin bat ez datorren guztia, eta ez dugu lantzen egia, benetan gurea den hori.
Tailer honetan azalera aterako dugu egia eta ikasiko dugu definitzen geure hizkera propioa, geure nortasuna; geure prozesu bakoitzaren bilaketa jorratzeko tailerra izango da, eta egingo ditugun aurkikuntzak lagungarri gertatuko zaizkigu etorkizuneko proiektuetan. Jertsea eranzteko tailer bat, labur esanda.Geure hastapenak aztertuko ditugu, gakoak bilatuko ditugu geure biografian, prozesu eta teknikak partekatuko ditugu eta konponbideak planteatuko ditugu hasita edo hasteko ditugun proiektuetarako.
Espazio zinematografikoa landuko dugu, kanpoko tresnak erabiliko ditugu geure gurua akuilatzeko, eta irudiarekin zein testuarekin zerikusia duten alderdi guztiak aztertuko ditugu.
Hautagaiek portfolio bat aurkeztu behar dute (nahikoa dira 5 irudi), eta idatzizko justifikazio bat non azalduko duten euren prozesua, motibazioak eta ilustrazio munduan dituzten igurikipenak. Idatziz kontatu beharko dute zergatik interesatzen zaien tailer hau.
Ekarri beharreko materiala: eurentzat garrantzitsuak diren bi objektu pertsonal, txikitako argazki bat, zirraragarria iruditu zaien liburu bat eta lanean erabiltzen duten materiala.