Aurten ere BilbaoArteko Art House Zinemak Bideodromo nazioarteko zine eta bideo esperimentalen jaialdia hartuko du. 2020ko urriaren 6, 13 eta 20an bideo esperimentalen aukeraketa ofiziala proiektatuko da. Finalisten lanak urriaren 22an, ostegunean, proiektatuko dira.

Sarrera doan,  944155097 telefonora deituz eserlekuen erreserba egiteko, proiekzio eguneko goizeko 9etatik aurrera. Edukiera mugatua.

BIDEODROMO jaialdiak, fikzio eta ez-fikziozko lan esperimental, ensaio, dokumental, arte eta animazio lanei zuzendua dago, iraupena edo grabaketa formatoa kontuan izan gabe. Bere helburua euskaldun entzuleei lan garaikide esperimental mota ezberdinak ikusteko aukerada ematea da. Bikaintasun artistikoa gailenduz eta estilo, forma eta herritartasun ezberdinak barneratuz.

Zinema esperimentalaren munduko sortzaileen sarearen Euskal Herriko nodoa da jaialdi hau. Bere asmoa arte zinematografikoaren bidez ikaskuntza, topaketa eta truke kulturala sustatzea da.

Hautaketa ofiziala eta finalistak. Aukeraketa ofizialaren proiekzioak doan dira eta BilbaoArten izango dira urriaren 6, 13 eta 20an. Ostegunean, hilak 22, amaiera gala egingo da film finalistekin.

Euskal zine esperimentalaren jaia. Urriaren 7an, asteazkena, euskal zine esperimentalaren aukeraketa bat proiektatuko da Sarean (Mariaren Bihotza Plaza, Bilbo).

Zinema esperimentaleko workshop-a, Liane Langek emana. Urriaren 6, 7 eta 8an, 10:00etatik 14:00etara, Liane Lang artistak zinema esperimentaleko workshop bat emango du BilbaoArten. Izen-emateak: 15€ mexmfest@yahoo.es. Plaza mugatuak.