Astelehen eta ostiraletan, 2022ko urriaren 14tik 31ra bitartean, Bideodromo nazioarteko zinema eta bideo esperimentalaren jaialdia ospatuko da BilbaoArteko Art House Zinema aretoan. Sei egunetan zehar, aurtengo edizioan aukeratutako bideoak proiektatuko dira, eta urriaren 28a izango da lan finalistei eskainitako eguna.

Sarrera librea lekua bete arte. Ordutegiak konfirmatzeke.

BIDEODROMO jaialdiak, fikzio eta ez-fikziozko lan esperimental, ensaio, dokumental, arte eta animazio lanei zuzendua dago, iraupena edo grabaketa formatoa kontuan izan gabe. Honen helburua euskaldun entzuleei lan garaikide esperimental mota ezberdinak ikusteko aukerada ematea da. Bikaintasun artistikoa gailenduz eta estilo, forma eta herritartasun ezberdinak barneratuz.

Jaialdi hau mundu osoan zehar dauden zinema esperimental sortzaileen nodoa da Euskadin. Bere helburua ikasketa, bilera eta kultura-trukea sustatzea da arte zinematografikoaren bitartez.