2018ko apirilaren 6tik 23ra, Alain Resnais zinegile frantziarrari eskaintzen dio bere Art House Zinema BilbaoArtek, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. A Contracorriente Films-ekin lankidetzan.

Sarrera doan aretoa bete arte.

Hiru egun Resnaisekin

Nuit et brouillard, Hiroshima, mon amour eta Muriel, lan ahaztezinak.

Bere fitxa biografikoan bi urte agertzen dira bereziki adierazita. Debut urtea: 1946. Erretiro urtea: 2014. Bai, hala da: 64 urtez jardunean; Alain Resnaisek 91 urte bete zituenerako bukatuak. Ironikoa da, beraz, bere erretiro urtea bere heriotzarena izatea, baita Sabine Azémaren heriotzarena ere. Azéma bere bigarren emaztea izan zenarekin bizi zuen XX. mendearen amaierak eta XXI.ak emateko zeukan guztia.

Gaur egun ohitura bihurtu da Hollywood-en gazteen artean zaletasun goiztiar batez harrotzea, nerabe hutsak zirenean zinean hasi zirela zabaltzea. Alainek filmatu zuen bere lehen filma laburra 14 urte zituenean, Espainiak altxamendu faxista sufritzen zuen bitartean. Bigarren Mundu Gerra amaitu bezain laster hasi zen Resnaisen benetazko karrera. Lehenik, artearen eta margolaritzaren inguruko munduari dokumentalista sentikor gisa. Ospe handia eduki zuen Van Gogh inguruan egin zuen lanak, BilbaoArtek proiektatua duela urte batzuk. Bere elkarlana Markerrekin, Nouvelle Vague-ren sustapen eta militantzia, jakingura intelektualak eta jarduera ahaztezinak dira.

Hiru hitzorduko miniziklo honek proposatzen du elkartze zehatza Alain Resnaisen zinearen funtsarekin. Izate zein trataeraren aldetik oso desberdinak dira hiru pelikula hauek; hala ere, hiruak dira oinarrizko lanak sufrimenduari eta ignominiari buruz. Hirurei komeni zaie bueltatzea noizean behin, bereziki aro honetan, non Europaren irudia inoiz baino zehaztugabea agertzen baita.

Ciclo de cine: Alain Resnais (Del 6 al 23 de abril)

Apirilak 6 eta 9, 19:00

«Nuit et brouillard»

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1955
Iraupena: 32 min.
Musika: Hanns Eisler
Gidoia: Jean Cayrol, Chris Marker
Argazkigintza: Ghislain Cloquet, Sacha Vierny
Protagonistak: Michel Bouquet

Sinopsia

Bigarren Mundu Gerrako nazien sarraski-esparruetan hildakoen tragediari buruzko dokumentala. Aliatuen armadak eraginiko Liberazioa eta kontzentrazio-esparruen aurkikuntzatik hamar urtera filmatu zen. Zuri-beltzezko artxibo-argazki izugarriak eta Auschwitzeko esparru hutsen koloretako travelling-ak txandakatzen dira.

Apirilak 13 eta 16, 19:00

«Hiroshima mon amour»

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1959
Iraupena: 88 min.
Musika: Georges Delerue, Giovanni Fusco
Gidoia: Marguerite Duras
Argazkigintza: Michio Takahashi, Sacha Vierny
Protagonistak: Emmanuelle Riva, Eiji Okada, Bernard Fresson

Sinopsia

Ondorengo zine europarrean influentzia itzela izan zuen lana dugu. Hiroshiman filmatzen aritu ostean, Frantziako antzezle gazte batek hotel batean ematen du bere azken gaua, japoniar baten konpainian. Gau bateko afera izan zitekeena idilio bizi bilakatzen da, emakumeari Frantzian izan zuen ezinezko amodio bat gogorarazten diona. Harremana bihurtzen da beraz introspekzio-prozesua, non antzezleak bere iragana berritzen baitu, gizonari bere sekretu intimoenak jakinarazten dizkion neurrian.

Apirilak 20 eta 23, 19:00

«Muriel»

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1963
Iraupena: 115 min.
Gidoia: Jean Cayrol
Protagonistak: Delphine Seyrig, Jean-Pierre Kérien, Nita Klein, Jean-Baptiste Thierrée

Sinopsia

Pelikulak antigoaleko gauzen denda bat daukan Hélèneren istoria kontatzen digu. Senarra hil zaiola, bere semetzako Bernard zaintzen hasten da. Argeliako Gerran torturak sofritu zituen Muriel izeneko emakumearen oroipenek traumatizatua dute Bernard. Hélène, bitartean, bere gaztaroko maitearen bila dabil. Haien lehen elkartzetik hogei urte geroago lortzen dute elkar ikustea berriz. Hala ere, elkar ulertzen saiatzen diren arren, jadanik ezer ez dutela erkide jabetzen dira…