2020ko otsailaren 6tik 20ra «Zinema Galdua» filmen ziklo berriaren lehen emanaldia proiektatuko da BilbaoArteko Art House Zinema Aretoan, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrera librea aretoaren edukiera bete arte.

Zinema galduaren aztarnak

Denborak gauza bakoitza bere lekuan jartzen ez dituen bezala, urteen joanak ere ez ditu  justizia poetikoz konpontzen ahanztura handiak. Asko jota, arduragabekeria barkaezin batzuk soilik konpontzen dira. Publikoak, entitate gobernaezin baina merkatuaren interesen esanekoak, ezkutuan gertatu zenari arreta jartzea lortu arte.

Obra galdu esaten diegu, euren garaian galdu izan zirenek gozatzen jakin izan ez zuten edo ahal izan ez zuten zinema obra horiei. Egun “kultozko” deritzenei, alegia.

Sortzaile handien lanen errepasoez osatutako programazio konprometitu batek baimentzen digun arrastoen artean, eta proposamen berrien programazio anitz eta konprometituekin, sortzen zaizkigun aukeren araberako ziklo intermitentearekin hasi da 2020, urte honetan zehar agertzen joango diren zitak.

“Zinema galduaren arrastoak” deitzen ditugu, kalitatea alde batera utzita, ia errekonozimendurik gabeko pieza horiei. Edozer galtzeko erarik okerrena.

Lehenengo sarraldi honek, gerraosteko zinema espainiarrean izango du ibilbidea, “Vida en sombras”; Frantziako zinemagile japoniar baten obra singularra, Yuki & Nina; eta muturrekoa eta argentinarra den pieza bat, hots, bi aldiz muturrekoa; “Historias extraordinarias” izenburupean.

Hiru pelikula berezi dira, galdu ezin daitezkeen hiru zita, denbora luzez, bakoitza bere modura, galduta egon direnak.

Filmen zikloa: «Zinema galdua» (Otsailaren 6tik 20ra)

Otsailak 6, 19:00:

«VIDA EN SOMBRAS»
Llorenç Llobet-Gràcia

Espainia, 1948, 74’

Zuzendaritza: Llorenç Llobet-Gràcia
Gidoia: Victorio Aguado, Llorenç Llobet-Gràcia
Musika: Jesús García Leoz
Argazkilaritza: Salvador Torres Garriga
Protagonistak: Fernando Fernán Gómez, María Dolores Pradera, Félix de Pomés, Isabel de Pomés, Alfonso Estela

Sinopsia

Carlos Durán umetik zinemarako zaletasun handia daukan gazte bat da. Orain, Anarekin ezkondua, Romeo eta Julietaren proiekzio baten bitartean maitasuna aitortu zionari, bere kamereko zaletasunarekin jarraitzen da zinema profesionaleko operadore bezala lan egiten. Gerra Zibila eztanda egiten duenean erreportari bezala lan egiten du, honi bere bizitzaren parte handi bat eskainiz. Baina egun batean zerbait gertatuko zaio Anari, Carlosek berarekin denbora gehiago ez igarotzea damutuko diona.

Otsailak 13, 17:00:

«HISTORIAS EXTRAORDINARIAS»
Mariano Llinás

Argentina, 2008, 245’

Dirección: Mariano Llinás
Guion: Mariano Llinás
Música: Gabriel Chwojnik
Fotografía: Agustín Mendilaharzu
Protagonistas: Walter Jakob, Mariano Llinás, Agustín Mendilaharzu, Klaus Dietze, Eduardo Iacono, Horacio Marasi

Sinopsis

Pertsonai nagusitzat hiru kanpotar dituen hiru istorio kontatzen ditu filmak, haien artean bakoitzaren inizialekin idetifikatzen direnak: H (Agustín Mendilaharzu), X (Mariano Llinás) eta Z (Walter Jakob). Gutxika ezagutzera emango den misio bat dauka pertsonai bakoitza. Kapituluz kapitulu, lekuak, egoerak, gertakarien aurrean dauzkaten joerak eta gertaerak, zeinen lekuko edo protagonista diren, off kontakizunaren bitartez azaltzen dira (Daniel Hendler, Juan Minujin eta Verónica Llinás-en ahotsekin). Hauek literarioki idatzita daude, ipuin ilustratu bat balitz bezala, pertsonaien artean elkarrizketarik ez izan dezaten.

Otsailak 20, 19:00:

«YUKI & NINA»
Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot

Frantzia/Japonia, 2009, 92′

Dirección: Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
Guion: Nobuhiro Suwa, Hippolyte Girardot
Música: Lily Margot, Doc Mateo
Fotografía: Josée Deshaies
Protagonistas: Noë Sampy, Arielle Moutel, Tsuyu Shimizu, Hippolyte Girardot, Marilyne Canto

Sinopsis

Yuki, aita frantsesa eta ama japoniarra duen bederatzi urteko neska, bere senideak bananduko direla konturatzen da. Bere amarekin joan beharko da Japoniara, eta ondrioz bere aita ezin izango du ikusi, baina ezta bere lagun bakarra Nina ere. Bi neskek ez dakite zer egin banantze hau sahiesteko. Irtenbide bakarra ihes egitea eta basoan ezkutatzea dela dirudi.