2019ko urtarrilaren 11tik otsailaren 11ra, Claire Denis zinegile frantsesari eskaintzen zaio ziklo bat BilbaoArteko Art House Zineman jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Doako sarrrera aretoa bete arte.

Claire Denis eta desesperazioa

Bada hilabete gutxi batzuk Claire Denisek SSIFFn aurkeztu zuela bere azkeneko metraia, High Life, giza kondizioari buruzko entsaio distopiko eta erradikala. Bere filman agertzen den bidaia galaktiko honetan, Denisek zientzia- fikziozko fundamentuetaz baliatzen da. Baina, zuzendari frantsesarentzako zine-generoa aitzakia besterik ez da, honek muturreko hipotesiak planteatzen dituen situazioa eraikitzeko aukera ematen diona, non protagonistak galduta nahiz etsita ageri diren. Azken finean, bere zinea horrelakoa izan da beti, kontestua hondo moduan ageri da eta aurreneko planora, gure zibilizazioko gai garrantzitsuen bere ideiak botatzen ditu: feminismoa, klase borroka, kolonialismoa, boterea, sexua, dirua…

Seguraski bere obra hobekien definitzen duena, jada berataz esanda dagoena da: etsipena. Hau da, esperantzaren galera osoa.

Esan liteke, inpotentzia garratz puntu bat dagoela bere filmetan. Hori dela eta bere lanak egonezintasuna zein deserostasuna sortzen dute. Hori dela eta horren liruragarriak eta polemikoak ageri dira.

Beste alde batetik, Claire Denis – gurtutako zuzendaria hasiberrien ingurunetan, ia ezezaguna zine komertzialetan- aipatzen den bakoitzean, bere jatorri bereko gizonezko garrantzitsuen handien alboan ageri da bere izena.

Egia esan, Denisek bere prosa  Jacques RivetteCosta-GavrasJim JarmuschWim Wenders bezalakoen ondoan lan egiten garatu zuen, zuzendaritza laguntzaile moduan.

Baina, zentzugabekoa izango litzateke zuzendari hauetan Claire Denisen estiloa sortu duten aztarnen bila egotea. Gutxi edo ezer ez badago Denisen haietaz, Rivetteren egiteko erari gertutasuna salbu.

Alegia, izen horiek aipatzea ere lekuz kanpo geratzen da, beraiekin lan egin izanak, berea dena legitimatuko balu bezala: izugarrizko talentua narratzaile moduan.

Artista eta sortzaile moduan, Claire Denisen lanetan, erreferentzia guztien gainetik bere pultsio propioa ageri da. Munduarekiko bere pertzepzioak asko zor dio bere bizipen propioei. Pariskoa jaiotzez, bere haurtzaroa eta gaztetasuna kolonia frantsesetan heman zituen, Burkina Faso, Senegal, Kamerun edo Somalia bezala, han bizi izan bere aitaren lana zela eta, Frantziako gobernuko diplomatikoa.

Orain Europan lurreratzen den Afrika horrekiko pertzepzioa izan zen bere lehenengo filmeko “Chocolat” gai nagusia. Hori izan zen bere filmografiaren lehen urratsa, hurrengo urratsek arimaren sakoneraraino aszentzioa ezarri zuten edota bere heroien handitasun miserabletik deszedimendua.

2019. urtean, Claire Denisek 73 urte beteko dituen urtean, Bilbao Arte fundazioak orain dela bost urte matxan jarritako iniziatiba bat birantolatuko du, espezialki maite dugun sortzaile baten zinearekin berraurkitzeko.

Zine zikloa: Claire Denis (Urtarrilaren 11tik otsailaren 11ra)

Urtarrilak 11 eta 14, 19:00:

«35 rhums»

Frantzia, 2008, 100′

 

Sinopsia

Lionel adin ertaineko gizon bat da, alarguna eta hitz gutxikoa. Tren gidari bezala lan egiten du, eta bere alaba Josephinekin bizi da Pariseko apartamentu eraikuntz apal batean. Biak elkar konfidantza eta maitasunean oinarritutako bizi eroso eta zoriontzua daramate. Denbora igarotzen doa eta lehen aldaketa seinuak azaltzen dira aita eta alabaren bizian. Lionelen erretiroaren ordua hurbiltzen da eta Josephine erlazio sentimental bat hastera doa.

Urtarrilak 18 eta 21, 19:00:

«Beau travail»

Frantzia, 1999, 92′

 

Sinopsia

Djibutiko (Afrika) ”Legión extranjera”ko sargentu batek, bere soldadurik bikainarenganako erakarpena sentitzen du, gero jeloskortasuna eta azkenik gorrotoa. Bi gizonen arteko lizkar hau guda konkretu batetan bihurtzen da, entrenamenduaren aspertasunean eta bake sasoiko eguneroko erritual militarretan murgilduta. Herman Melvilleren “Billy Budd” eleberriaren adaptazio aske bat.

Urtarrilak 25 eta 28, 19:00:

«Trouble every day»

Frantzia, 2001, 100′

 

Sinopsia

Hegazkin bat gau ixilean Estatu Batuetatik Parisera abiatzen da. Shanek June bere emazte gaztearekin topa egiten du. Behin bere sorbaldan etzanda lo hartzen duenean, parisen bizi behar duen amesgaiztoaren minagaitik barneratzen izten da: Parisen Leo ez da azalduko Shaneri ongietorria ematera, ezta inori ere ez. Hospitaletatik eta bere ikerkuntzak egiten dituen laborategietatik baztertua da. Korean aterpea bilatuko du, bere ehiza lekuan eta bere ibileretan.

Otsailak 1 eta 4, 19:00:

«S’en fout la mort»

Frantzia, 1990, 90′

 

Sinopsia

Claire Denisen bigarren filma da hau, Alex Descasekin lan egiten duen lehenengo aldia. S’en fout la mort politika pertsonalen, arraza politikaren, kapitalaren eta espezialki, maskulinitatearen aurka egiten du. Denisek bi gizon Afrikarren istorioa kontatzen du hemen. Hauek borroka oilarrak entrenatzen dituzte bizimodutzat. Aldi berean, taberna bateko jabeak, oilar borroka munduan sartu eta bere ring propioa eraiki nahi du.

Otsailak 8 eta 11, 19:00:

«J’ai pas sommeil»

Frantzia, 1990, 90′

 

Sinopsia

1994. urtean Canneseko jaialdiaren Un Certain Regard sekzioan proiektatu ze J’ai pas sommeil. Filmak Thierry Paulinen hilketekin, modu librean, erlazionaturik dago eta Daigaren istorioakontatzen du, bere bizileku eta lan bilaketarena.Daiga Parisetik Lituaniara emigratzen du. Theo, zenbait zailtasun dituen musikaria da, bere anaia, dantzari trabesti bat da. Paris ikaraturik dago, serieko hiltzaile baten hilketak direla eta, hiltzailea pertsonaietako batekin erlazionaturik egon liteke.