2019ko irailaren 12tik azaroaren 8ra, Woody Allen-en 90. hamarkadako filmen ziklo bat eskainiko da BilbaoArteko Art House Zineman, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Selecta Visión-ekin lankidetzan.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

90. hamarkadako Allen

Datorren abenduaren 1ean, Woody Allen-ek 84 urte beteko ditu. Ordurako, Euskal Herrian zuzendutako pelikularen edizioa oso aurreraturik izango du, ezohiko atzeratutako “Día de lluvia en Nueva York” estreinaldiaren atarian, hain zuzen ere, Art House Zinema bere bizitzaren 90. hamarkada hurbiltzean, atzera begirakoa burutzear egongo da, alegia.

Hamarkada hori garairik oparoena eta, era berean, okerrena izan zen Brooklyn-eko zinemagilearentzat. Allen-entzat, alor pertsonalean, aro bereziki gogorra izan zen, baina, dudarik gabe, zinematografikoki emankorra eta interesgarria. Honela, produkzio honetara modu kronologiko eta sistematiko batean hurbil gaitezke, distantzia bide eta bitarte dela, garai hartako bere lana lasaiago azter genezake. Aipamen hau osatzen duten pelikulek, Allen-en munduan ezaguna den bezela, genero, garai eta aktore sorta zabal batez hornitzen dira. Agerikoa da ez dagoela ezer antzekoagorik Woody Allen-en pelikulak hain artean duten antzekotasuna baino, ez dago bera bezain zuzendari aldakorragorik, bere erregistro eta lankera hainbeste aldatu dituenik.

Allen-en zinema thriller, komedia, musikala, dokumentala, zinema-historikoa, melodrama, goi-komedia, parodia zein greziar antzerkiaz hornitu da, besteak beste, baina betiere obra bakoitzean bere esentziaren isla pertsonalaz baliatu da.

Garai batean Allen-ek, bere bi zuzendari kuttunen lilura zela eta, Federico Fellini eta Ingmar Bergman-ena, hain zuzen, haien pausoak jarraitu eta haien moduak xurgatu nahi izan zituen, hala ere, ispilu aurrean haren lekua beste bat zela ulertu zuen, leku desberdin bat, alegia. Bere zinemaren arintasunak, orainaldiko bidegurutzea laburbiltzeko erabiltzen duen bakarrizketariaren gaitasun hori, gaur egungo ezjakintasuna nabarmenduz, ez du egile existentzialistaren seriotasun zein neurriz gorako surrealistaren oparotasun magistralarekin bat egiten.

Allen-ek ulertu eta onartu zuen bere gain har zezakeen maisulan bakarra bere pelikula “xume” guztien batura eta osotasun horretatik sortuko zela. Horrela, pelikula bat urteko, anbizio handirik gabekoak, baina halaber giza-komedia fartsa biluzteko bere desira saihestu gabe, Allen-en zinemaren benetako zentzua bere filme guztien osotasunean eta baturan aurkitzen dugu. Onenak edo txarrenak, handi edo txiki, arrakasta gehiago edo gutxiago, Allen-en zinema neurrigabeko filmografia bat bezela azaltzen zaigu, non mailaz-maila, gizatasunaren espektakuluaren kondizioa dastatu dezakegun. Bere gags entzutetsuenean bizitza festa bateko“pintxo” batzuekin konparatzen du, festa horretan gonbidatu batek kanapearen kalitate eskasaz kexatzen da eta, era berean, errazioak hain txikiak direlako kexu da.

 

Zinema zikloa: «90. hamarkadako Allen» (Irailaren 12tik azaroaren 8ra)

Irailak 13, 19:00:

«Balas sobre Broadway»

1994, Estatu Batuak, 99′

Jatorrizko izenburua: Bullets over Broadway
Gidoia: Woody Allen, Douglas McGrath
Protagonistak: John Cusack, Dianne Wiest, Chazz Palminteri, Jim Broadbent, Rob Reiner, Harvey Fierstein, Mary-Louise Parker, Jennifer Tilly, Tracey Ullman, Joe Viterelli, Jack Warden, Debi Mazar

Sinopsia

David Shayne porrot egin duen antzerkigilea da, zeinek azkenik bere obretarako finantziazio lortu duen. Baina trukean baldintza bat onartu behar du: Olive-ri bigarren mailako aktore-eginkizuna ematea, Nick Valenti gangsterraren produktorearen neska-lagun ezgaia, alegia. Olive entseguetara Cheek bizkartzainarekin batera hurbiltzen da, honek bera zelatatu ez ezik obra hobetzeko aldaketak iradokitu ere egiten du. Cheek-en aholkuei amore eman ostean, David-ek bere talentu dramatikoa dudatan jartzen du, hori dela eta, Cheek-i Nueva York obraren berridazketa enkargatzen dio.

Irailak 20, 19:00:

«Poderosa Afrodita»

1995, Estatu Batuak, 95′

Jatorrizko izenburua: Mighty Aphrodite
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Woody Allen, Helena Bonham Carter, Mira Sorvino

Sinopsia

Galerista batek (Helena Bonham Carter) bere senarra (Woody Allen), kirol-kazetaria, ume bat adoptatzeko konbentzitzen du. Senarrak, umearen jakinduriaz harriturik, bere ama biologikoa talentu apartekoa den jakin nahi du; hortaz bilatzea erabakitzen du. Aurkitzea lortzen duenean, aktore izatea helburu duen prostituta bihozbera eta inozo bat dela konturatzen da (Mira Sorvino).

Irailak 27, 19:00:

«Todos dicen I love you»

1996, Estatu Batuak, 101′

Jatorrizko izenburua: Everyone says I love you
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Woody Allen, Goldie Hawn, Natalie Portman, Drew Barrymore, Julia Roberts, Edward Norton, Tim Roth

Sinopsia

Steffi eta Bob-ek osatutako bikote ezkondua New York familia burgesaren paradigma da: dirudunak, liberalak eta sozialki konprometituak. Steffi Joe-rekin ezkonduta egon zen, emakumeekin zortea ez duen gizona, zeinekin alaba ezengokor bat duen. Bob-ek seme kontserbadore bat du, alaba bat zeinek bere ezkontza arriskuan jarri duen gaizkile batekin maitemendu delako eta milioi asko dituen mutilengatik haien artean borrokatzen diren beste bi alaba nerabe. Haiek denak, euren arazoak New York, Paris zein Veneziatik aldean dakartzate.

Urriak 4, 19:00:

«Desmontando a Harry»

1997, Estatu Batuak, 96′

Jatorrizko izenburua: Desconstructing Harry
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Woody Allen, Robin Williams, Demi Moore, Judy Davis, Kristie Allen, Billy Crystal, Julia Louis-Dreyfus

Sinopsia

Harry Block, adin ertaineko eta nolabaiteko arraskata duen idazlea, maiz bere obrak idazteko bere esperientzia sentimentalez eta familiarez baliatu da, arrazoi horregatik bere lagun gehienek, senide eta andre ohiek gorroto dute. Egoera horretan, garai bateko bere unibertsitateak omenaldia egin nahi dionean, zaila zaio berarekin joaterik nahi duen norbait aurkitzea.

Urriak 11, 19:00:

«Celebrity»

1998, Estatu Batuak, 113′

Jatorrizko izenburua: Celebrity
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Melanie Griffith, Winona Ryder, Leonardo DiCaprio, Charlize Theron, Joe Mantegna

Sinopsia

Bere berrogei urtetan, Lee Simon-ek bere bizitzari onura atera ez diola uste du. Bidaietako eta ikuskizun munduko pertsonaiez baliaturiko elkarrizketako artikuluak idazten ditu, baina bere ospea handituko duen eleberri edo gidoi zinematografiko bat argitaratzearekin amesten du. Arazoa hau da, bere dibortzioaren ostean friboloegia eta azalekoa den giro batean murgildu dela.

Urriak 18, 19:00:

«Acordes y desacuerdos»

1999, Estatu Batuak, 95′

Jatorrizko izenburua: Sweet and Lowdown
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Sean Penn, Samantha Morton, Uma Thurman, Anthony LaPaglia, James Urbaniak, Daniel Okrent, Kellie Overbey, Woody Allen, John Waters, Brian Markinson

Sinopsia

Amerika, 30. hamarkada. Emmet Ray jazz-eko jenioa da, Django Reinhardt ospetsuarekin obsesionatuta bizi den gitarjole magistrala, alegia. Hala ere, oholtzatik jaitsi orduko harroputz, zakar, emakumezale eta zurrutari bihurtzen da. Azken batez, talentuzko musikari dela dakien arren, bere bizitza lizunak, arazoetan sartzeko duen erreztasunak eta konprometitzeko ezgaitasunak gailur profesionala eta sentimentala eskuratzea galerazten dizkiote. Egun batean Emmet-ek Hattie ezagutzen du, neska mutua, berarekin irteten hasten dena.

 

Urriak 25, 19:00:

«Granujas de medio pelo»

2000, Estatu Batuak, 95′

Jatorrizko izenburua: Small time Crooks
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Woody Allen, Tracey Ullman, Hugh Grant

Sinopsia

Kartzelatik irten ondoren, Ray Winkler-rek ontzi-garbitzaile bezela irabazten du soldata. Lan horretaz kokoteraino, ideia bikain bat datorkio burura: gaileta-denda irekitzea, alegia, banku baten aldamenean dagoena, bere emaztearen laguntzaz eta bi erdi-ipurdiko lapurrek lagunduta. Bere emazteak negozioaz arduratuko den bitartean, bere bazkideek eta berak bankuraino heltzen den tunel bat zulatuko dute. Berehala aberats bihurtuko dira, baina ez uste zuten bidetik.

Azaroak 8, 19:00:

«La maldición del escorpión de jade»

2001, Estatu Batuak, 103′

Jatorrizko izenburua: The Curse of the Jade Scorpion
Gidoia: Woody Allen
Protagonistak: Woody Allen, Helen Hunt, Dan Aykroyd, Charlize Theron, Brian Markinson, David Ogden Stiers, Elizabeth Berkley, John Doumanian, Wallace Shawn, John Tormey, Philip Levy

Sinopsia

C.W. Briggs (Woody Allen) seguru-ikertzaile trakets, baina efiziente bat da, Betty Ann-ekin (Helen Hunt), bulegoko aholkulari berriarekin, etsaituta bizi dena. Gau batean, lagun batzuekin hobeto elkar ezagutzeko parrandan irteten direnean taberna bateko show batean Vortan (David Ogden Styers) deituriko mago batek hipnotizatuko ditu dibertimendu gisa, baina magoak beste plan batzuk ditu: Briggs bere amarruan duelarik Vortan-ek kutxa gotor baten lapurreta agintzen dio, C.W. Briggs seguro konpainiak ikertuko duen gertaera, alegia.