2019ko azaroaren 11tik 29ra Max Ophüls zinegile alemaniarrari eskaintzen dio ziklo bat Art House Zinemak, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. «La Ronde», «Le plaisir» eta «Madame de…» filmak proiektatuko dira, 19:ooetan saio bikoitzarekin (astelehen eta ostiralean).

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

Max Ophülsen dantza etengabea

40. hamarkadako zinemari egindako ekarpen Europarra, bereziki AEEBBtara emigratu zuten zinemagileena, aztertzen denean, Max Ophülsen izena gutxitan agertzen da. 30. hamarkadako zoramen faxistak eragindako herrialde hondatuen erbeste-bidea izan zen, Hollywoodeko ametsaren atzetik.

Billy Wilder, Fritz Lang eta Ernst Lubistch autoreek, besteak beste, izan zuten ospe eta oniritziarengandik urruti, Ophülsek, Amerikako kulturan ahokatzeko Alemaniarregia, Europearregia, eta heterodoxoegia zelarik, zinema ulertzeko era bakan eta sailkaezina sortu zuen.

1902ko maiatzaren 6an, Sarrebrucken Max Oppenheimer bezala jaioa, eta, Hanburgon, 1957ko martxoaren 26an hila, Ophüls, nahiz eta Alemanian jaio eta hil, bere lanaren zatirik handiena AEEBBtan eta Frantzian ekoiztu zuen. Garai  asaldatuetan erbesteratua, sari handiek gutxiestua, eta bere proiektu filmikoak sortzeko narrazio-funts boteretsuekin, Ophülsen zinema oihartzun literarioz beteta zegoen. Zeintzuek atseginez begiratzen zioten, ahaztua izateko beharra zuen 39. urteko gatazkari. Amnesia kolektibo batek XX. mende hasieran jazotakoa iluntzen saiatzen zen.

Kontrakoa egiteko nahiak bultzatuta, hots, argiztatzea, BilbaoArte Fundazioko ART HOUSE Zineman zinemagilearen azken hiru filmetako batzuk proiektatuko dira. Estatu Batuetatik itzulitakoan, eta Bigarren Mundu Gerraren amaieran sortu zituenak, hain zuzen ere.

Momentu hartan, Ophülsek bazekien zinema-munduan gauzak aldatzen hasiak zirela, eta horrela izaten jarraituko zuela hurrengo urteetan era erradikalean. 1950tik 1953rako tartean Olphüsek hiru pelikula miragarri filmatu zituen. Euretariko bi erretratu txikien mikrokosmos batean eraikiak, bizitzaren eta gizartearen atomizazio bat. Zeinekin, zinemagileak, Arthur Schnitzler, Guy de Maupassant eta Louise Vilmorinen munduak bere unibertso propiora eramaten dituen.

Mundu zirkularra, mugimendu etengabean. Euren existentziaren ibilbide laburrean, bizitza eta heriotza inporta duen gauza bakarrarekin kateatzen dira; betiereko gizaki kontraesankorraren bizitzeko arrazoia.

Zinema zikloa: «Max Ophülsen dantza etengabea» (Azaroaren 11tik 29ra)

Azaroak 11 eta 29, 19:00

«La ronda»

La Ronde (1950, Frantzia, 95’)

Zuzendaria: Max Ophüls
Gidoia: Max Ophüls, Jacques Natanson (Eleberria: Arthur Schnitzler)
Argazkigintza: Christian Matras
Musika: Oscar Straus
Aktoreak: Anton Walbrook, Simone Signoret, Serge Reggiani, Simone Simon, Daniel Gelin, Danielle Darrieux, Fernand Gravety, Odette Joyeux, Jean-Louis Barrault, Robert Vattier, Gerard Philipe, Isa Miranda

Sinopsia

Maitasunaren erronda, gurpila, zorte on edo txarreko maitasunaren tiobiboa, Vienan hasi daiteke, adibidez, 1900eko udaberri honetan. Franz soldadua Leocadiarekin dago, prostituta bat, neskame batekin parekatzen dena. Azken honek Alfreden eskuetan bukatzen du, nork, paraleloan Emmarekin harremanak dituen, emakume ezkondua, zeinen senarra, Harles millioiduna, Robert poetarekin maiteminduta dagoen modista batekin dabilen, eta, Robert, aktoresa baten maitalea, zeinen kapritxoa dragoien teniente gazte bat den…

Azaroak 15 eta 18, 19:00

«El placer»

Le Plaisir (1952, Frantzia, 93’)

Zuzendaria: Max Ophüls
Gidoia: Jacques Natanson, Max Ophüls (Ipuina: Guy de Maupassant)
Ekoizpena: M. Kiefferb, Édouard Harispuru
Musika: Joe Hajos
Argazkigintza: Philippe Agostini, Christian Matras (B&W)
Protagonistak: Claude Dauphin, Gaby Morlay, Madeleine Renaud, Ginette Leclerc, Mila Parély, Danielle Darrieux, Pierre Brasseur, Jean Gabin, Jean Servais, Daniel Gélin, Simona Simon

Sinopsia

Pelikula hiru kontakizun independienteetan egituratzen da: La máscaran dantzaldi gautiarren zale den eta neska gazteak limurtu nahian ibiltzea gustatzen zaion gizona aurkezten zaigu. La casa Tellieren, berriz, burdel bateko madame batek, bere langileek laguntzen duten ospakizun familiar batera egindako  bidaia kontatzen zaigu. Eta, bukatzeko, La modelo artista gazte baten eta bere modeloaren arteko harremana dugu.

Azaroak 22 eta 25, 19:00

«Madame de…»

Madame de… (1953, Frantzia/Italia, 93’)

Zuzendaria: Max Ophüls
Gidoia: Max Ophüls, Marcel Achard, Annette Wademant (Eleberria: Louise de Vilmorin)
Ekoizpena: Ralph Baum
Musika: Oscar Straus, Georges Van Parys
Argazkigintza: Christian Matras
Protagonistak: Charles Boyer, Danielle Darrieux y Vittorio de Sica

Sinopsia

Paris, 1900. Louise kondesak… emakume fribolo eta apainak, bere zorrei aurre egin behar die, eta, horretarako, isilean, senarrak oparitutako belarritako baliotsuak saltzea erabakitzen du. Ekintza sinple honek erreakzio-kate dramatikoa eragingo du. Belarritakoak, lehenengo, senarraren maitalearentzako eskaintza izango dira, eta, ondoren, aristokrata italiar baten eskuetan bukatuko dute. Hau, patuaren zoria gora-behera, Madame de… rekin topatuko da Parisen.