2019ko urtarrila eta azaroaren arteko azken asteazkenetan, BilbaoArteko Art House Zinema «Azken asteazkeneko hitzordua zine frantsesarekin» zine zikloa hartuko du Institut Français eta A Contracorriente Filmsekin lankidetzan. Filma guztiak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin izango dira, doako sarrerarekin aretoa bete arte.

Azken asteazkeneko hitzordua zinema frantsesarekin

2019ko urtarriletik azaroara

Urtarrilak 30, 17:00 eta 19:00

Les Lendemains

Bénédicte Pagnot

2012, 115′

Protagonistak: Bénédicte Pagnot, Emmanuelle Mougne

Sinopsia: Graduatu berri, Renneseko Unibertsitatean bere ikasketak jarraitzea erabakitzen du Audreyk. Bere familia, bere txikitako laguna, bere mutil-laguna… uzten ditu atzean. Bere apartamentu-kidearekin batera aktibismo politikoa aurkitzen du.

Otsailak 27, 17:00 eta 19:00

Patients

Grand Corps Malade, Mehdi Idir

2016, 110′

Protagonistak: Pablo Pauly, Soufiane Guerrab, Nailia Harzoune

Sinopsia:Benek istripu larri bat sufritu ondoren berreziketa zentrura heltzen denean beti egin dituen jarduerak ezin ditu egin: garbitzea, janztea, ibiltzea, saskibaloira jokatzea, eta abar… Tetraplegikoak, paraplejikoak, lesionatu zerebralak… dira bere lagun berriak. Hau da, elbarritasunaren onena.

Martxoak 27, 17:00 eta 19:00

Baden Baden

Rachel Lang

2015, 95′

Protagonista: Swann Arlaud

Sinopsia: Atzerrian filmatutako pelikula baten porrota bizi eta gero, Ana, 26 urteko neska bat, bere jaioterria den Estrasburgora bueltatzen da. Bero askoko uda baten zehar gidatzeko baimena galtzen du, bere lagun onenarekin oheratzen da, bere ex-arekin bueltatu da eta bere bizitza berriari aurre egiten saiatzen da.

 

Apirilak 24, 17:00 eta 19:00

Les yeux sans visage

Georges Franju

1960, 96′

Protagonistak: Pierre Brasseur, Edith Scob, Alida Valli

Sinopsia: Parisen emakume gazte eta ederrak aztarnarik utzi gabe desagertu dira. Kirurgialari ospetsua den Génessier irakaslea, neska hauek bahitzen ari da aurpegi-transplanteko esperimentu arriskutsuetan erabiltzeko, istripu izugarri baten ondoren guztiz desitxuratu gelditu zen bere alaba Christianeri edertasuna itzultzearen helburuarekin.

Maiatzak 29, 17:00 eta 19:00

Compte tes blessures

Morgan Simon

2016, 80′

Protagonistak: Kevin Azaîs, Monia Chokri, Nathan Willcocks

Sinopsia: Oraindik bere bizitzaren herena bete ez duen Vincentek, tatuajez bete du bere gorputzaren erdia eta post-hardcore musika talde batean gogortu du bere ahotsa. Bere ama hil zenetik, guztiz gustatzen ez zaion tatuatzaile lana dago egiten eta neska gazteago batekin bere bizitza berregin nahi duen arrain-saltzailea den aitarekin bere existentzia partekatzen du. Honek zoramenera eramaten du.

Ekainak 26, 17:00 eta 19:00

Crache Coeur

Julia Kowalski

2015, 80′

Protagonistak: Liv Henneguier, Yoann Zimmer, Andrej Chyra

Sinopsia: Jozef, berrogeita hamar urteko poloniar bat, Frantziara heltzen da, ez bakarrik eraikuntzan lan egiteko, baita 15 urte lehenago abandonatu zuen bere seme Romanorekin aurkitzeko. Roseri, eraikuntzako langileburuaren alabari, semearen bilaketan laguntzeko eskatzen dio.

Uztailak 31, 17:00 eta 19:00

Les Malheurs de Sophie

Christophe Honoré

2016, 106′

Protagonistak: Caroline Grant, Anaïs Demoustier, Golshifteh Farahani, Muriel Robin, Céleste Carrale

Sinopsia: Kezkarik gabe gaztelu batean bizi den eta bere lehengusua Paulekin bihurrikeriak egiten dibertitzen den neska bat da Sophie. Bere senideak Frantziatik Amerikara joatea erabakitzen dutenean, Sophie poz-pozik dago. Baina urte bat geroago bere jaioterrira bueltatu behar izango da, bere amaorde ikaragarria Madame Fichinirekin.

Abuztuak 28, 17:00 eta 19:00

Les amants de Montparnasse

Jacques Becker

1958, 104′

Protagonistak: Gérard Philipe, Lilli Palmer, Anouk Aimée, Lea Padovani

Sinopsia: 1919, alkoholan eta emakumeetan itotzen du bere samintasuna Amadeo Modigliani margolari gazteak Montparnasseko bohemiar auzoan, Parisen. Jeannez maitemintzen da eta, bere familia burgesaren kontrakotasuna izan arren, artistaren bizitza partekatzea erabakitzen du neskak.

Irailak 25, 17:00 eta 19:00

Paris la Blanche

Lidia Terki

2016, 86′

Protagonistak: Tassadit Mandi, Zahir Bouzezar, Karole Rocher

Sinopsia: Rekiak 70 urtekin, bere jaioterria, Kabylien, ustea erabakitzen du Parisera joateko. Mediterraneoko itsasoan zehar bidaiatuz, bere senarra Nour etxera ekartzea da helburu. Baina bere heroia, azken 40 urtez atzerrian bizi izan den gerrako beterano bat, ezezagun bat bilakatu da.

Urriak 30, 17:00 eta 19:00

Jeux interdits

René Clément

1952, 90′

Protagonistak: Georges Poujouly, Brigitte Fossey

Sinopsia: 1940. Paulette, Pariseko bost urteko neska bat, umezurtz gelditzen da alemaniar abiazioaren eraso batengatik. Kaosatik ihes egiten, aterpea aurkitzen du baserritar familia baten barruan eta Michel izeneko etxeko txikiaren lagun bihurtzen da. Umeak elkarkidetasun eta babeseko harreman sendo bat eraikitzen dute.

Azaroak 27, 17:00 eta 19:00

Vincent n’a pas d’écailles

Thomas Salvador

2014, 78′

Protagonistak: Thomas Salvador, Vimala Pons, Youssef Hajdi

Sinopsia: Vincent ez da besteak bezalako gazte bat. Bere indarra, erreflexuak eta bizitasuna biziagotzen dira uraren kontaktuarekin. Lucie ezagutzen duenean, maitemintzen da eta, lehen aldiz bere bizitzan, bere sekretua partekatzen du norbaitekin.