2018ko irailaren 27tik urriaren 11ra Jean-Pierre Melville zinegile frantziarrari emango dio zine ziklo bat, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Lau filma, dokumentala bat eta filma labur bat osatuko dute programazioa. Melville Fundazioa, Institut Français eta A Contracorriente Films-ekin lankidetzan.

Lehen saioaren bigarren emanaldian («Sous le nom de Melville» + «24h de la vie d’un clown»), urriak 5ean, 17:30ean hasiko dira proiekzioak Melville-n zineari buruzko hitzaldi bat izateko 19:00etan.

Doako sarrera aretoa bete arte.

ZINE BELTZ, BIHOTZ ZURI
Jean Pierre MelvilleREN 101 URTEAK

Ihaz Melvilleren mendeurrena ospatzen zuen artikulu batean, Jordi Bernalek zion: “Melvilleri buruz hitz egitea zine-mitologia garbi eta filme-unibertso boteretsu bati buruz hitz egitea da. Esan genezake zuzendariak bere zinemaren zabalerara egokitu zuela mundua. Zinema hura jaio eta garatzen da aurreikusitako ertz batzuen artean, bere zinefiliak mugatuak”. Eta horrek, ikusi eta ikasiaren zinefiliak, munduko zinemagileen arteko bereizketa erradikala ezartzen du.

Eragin handia dauka, pertsonalitate kreatiboak sortzeko unean, zein lurralde-idiosinkrasiakoa garen, berezko kultura deitu genezakeen hori. Noiz bizi garen ere formak baldintzen ditu. Ekonomia-mailak eta, noski, ideologiak ere bai, zeinean zinemaren kontaketarekiko maitasuna sortu zen.

Badago berniz erabakigarri bat, hala here, hau daukana jarrera ezagun batez inbestitzen duena: ikusle gisa daukan joera. Besteen zinema ikusten dakitenek dirdira unibertsalagoak dauzkan zinema bat lantzea lortzen dute.

Besteen zinema kasik ikusten ez duten zinemagileak badira. Haien prestakuntza-prozesuan (dena) ikusi eta ikasi zuten. Geroago, ikusmina lehortu zitzaien, haien handikeria puzten zen bitartean. Beste batzuek, Melville adibidez, ez zuten inoiz ahaztu barruan zeramaten ikuslea, ezta irakurlea, ezta ikasteko inoiz ez dela berandu, ezta inoiz ez dakigula nahiko.

Esanak esan, Melville, bere filmeak zitaz eta erreferentziaz bete zituen zinemazale amorratuaz gain, zinemari dagokionez oso emankorra izan zen lurralde batean frankotiratzaile bakartia izan zen. Gilles Jacoben Melvilleri buruzko definizioa zorionez ezarri egin zen: “zuzendari amerikarren artean frantsesena eta frantesesen artean amerikarrena”. Beste era batean esanda, Melville herrigabe baten moduan mugitu egin zen, bere gaztaroan erresistentzia frantsesaren kide aktibo izan ondoren. Agian horrexegatik, kanpotarra izan zen bere herrian. Aiurri zailekoa eta jarrera zaputzekoa zela esaten zen, eta honek ez zizkion gauzak samurtu, nahiz eta bere lana eta ospea nouvelle vaguek errespetatu izan. Izan ere, Melville gazte sutuentzako erreferentzia gisa azaltzen da Godard goiztiarrean eta Truffaut ilunenean.

Susmatu egin daiteenez, bere izena Moby Dick-en idazlearengandik hartu zuen. Dashiell Hammett eta Jack London biak zituen gustoko, seinale ona bere DNA narratiboari dagokionez. Alain Delon eta Jean-Paul Belmondo antzezleen jardunbideak, ez beti ulertuak, duin egin zituen. Eta luzera txikiko baina itzal luzeko filmografia bat landu zuen, arrakastatsu baino ahaztezinagoa.

Horren aukeraketa bat birpasatuko da orain BilbaoArte Fundazioan, Bilboko Institute Français eta Jean-Pierre Foundation-en elkarlan aktiboarekin batera. Zinema-ondare zeharo interesgarriaekin, eta geroago etortzeko zegoen zinemari itxura ematen lagundu zuten pelikula batzuekin topo bizia dugu.

Zine zikloa: Jean-Pierre Melville (Irailaren 27tik urriaren 11ra)

Irailak 27, 19:00
Urriak 5, 17:30*

*Melville-ri buruzko hitzaldia  19:00

«Sous le nom de Melville»
Olivier Bohler

2008 · 76 min · Frantzia · Dokumentala

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Sous le nom de Melville
Zuzendaria: Olivier Bohler

Ekoizlea: Raphaël Millet
Musika: Jessica Lalanne
Argazkigintza: Julien Selleron
Soinua: Jean-Luc Peart
Muntaia: Nicolas Dupouy
Elkarrizketak: Volker Schlondörff, Bertrand Tavernier, Johnnie To, Philippe Labro, Masahiro Kobayashi, André S. Labarthe, Rémy Grumbach, Laurent Grousset, etabar.
Jean-Pierre Melville-n artxiboen eta Jean-Pierre Melville-n filmen laburpenak.
Ekoizpena: Nocturnes Productions

Sinopsia

Jean-Pierre Melvillen bizitza eta filmografiari buruzko dokumentala, beste zinemagile batzuekin gauzaturiko elkarrizketak (Johnnie To, Masahiro Kobayashi, Bertrand Tavernier), artxibo irudiak Melville beraren hitzekin eta haren pelikuletako zenbait pasartek osatzen dutena.

«24 heures en la vie d´un clown»
Jean-Pierre Melville

1946 • 18 min • Frantzia • Filma laburra / Drama

Fitza teknikoa

Jatorrizko izenburua: 24h de la vie d’un clown
Zuzendaria: Jean Pierre Melville

Gidoia: Jean-Pierre Melville
Argazkigintza: Gustave Raulet, Andre Villard
Muntaia: Monique Bonnot
Aktoreak: Beby, Maïss
Ekoizpena: Societé Melville Productions

Sinopsia

Jean-Pierre Melvillen film labur lehena eta bakarra da, orain arte argitaragabekoa, Melvillek berak testualki aitortu baitzuen ez zuela nahi haren “lehen zirriborro pertsonal hura kajoitik atera zedin”.

Kontakizuna Beby, pailazo profesionalaren egun baten aurkezpena da: oroitzapenak, lana, eta bere egunerokotasuna islatzen dituena.

Irailak 28, 19:00
Urriak 8, 19:00

«Le silence de la mer»
Jean-Pierre Melville

1949 · 88 min · Frantzia · Drama / Belikoa

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Le silence de la mer
Zuzendaria: Jean Pierre Melville

Gidoia: Jean-Pierre Melville
Argazkigintza: Henri Decaë
Musika: Edgar Bischoff
Muntaia: Jean-Pierre Melville, Henri Decaë
Aktoreak: Howard Vernon, Nicole Stéphane, Jean-Marie Robain, Ami Aaröe, Georges Patrix, Denis Sadier
Ekoizpena: Jean-Pierre Melville, Edmond Vaxelaire

Sinopsia

Okupaturiko Frantzian, nonbait, gizon bat bere ilobarekin bizi da. Haien etxeko gela huts batean, euren burua derrigorturik ikusten dute ofizial alemaniar bati ostatu ematera. Arratsaldero etxeko mahai nagusian batuko dira edozertaz eztabaidatzeko prest egonen den gizon berri honekin.

Urriak 1, 19:00
Urriak 9, 19:00

«Bob le flambeur»
Jean-Pierre Melville

1955 • 101 min • Frantzia • Zinema beltz

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Bob le flambeur
Zuzendaria: Jean Pierre Melville

Gidoia: Auguste Le Breton, Jean-Pierre Melville
Ekoizlea: Jean-Pierre Melville, Serge Silberman
Argazkigintza: Henri Decaë
Musika: Eddie Barclay
Muntaia: Monique Bonnot
Aktoreak: Roger Duchesne, Isabelle Corey, Daniel Cauchy, Guy Decomble, André Garret
Ekoizpena: Play Art, Organisation Générale Cinématographique, Productions Cyme

Sinopsia

Melvillek berak aitortu zuen bezala, “Paris hiriari amodio gutun” honetan, atsekabeturiko heroi batek bere bidea zabalduz doa estiloz beteriko Pariseko azpimunduan barrena, jaka dotoredun arrakastarik gabeko jokalari eta gizon sotil baten ohorearekin. Iruzur perfektuaren bilaketak Sacré Coeur basilika, Montmatre eta Pigalletik pasatzera bultzatuko du protagonista. Parisetik bidaia honetan traizio, sekretu, eta gazte arriskutsu zein seduktore batekin topatuko da protagonista; Bob jokalaria, zeinek bere lapurreta finala gauzatzeko premia izango duen, inspektorearen abisuei aditzeke, laguna ez ezik aurkaria ere izango dena.

Urriak 3, 18:30
Urriak 10, 18:30

«Armée des ombres»
Jean-Pierre Melville

1969 · 139 min · Frantzia · Drama

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: L’Armée des Ombres
Zuzendaria: Jean Pierre Melville

Gidoia: Jean-Pierre Melville
Ekoizlea: Jacques Dorfmann
Argazkigintza: Pierre Lhomme
Musika: Eric de Marsan
Muntaia: Françoise Bonnot
Arte zuzendaritza: Théo Meurisse
Aktoreak: Lino Ventura, Simone Signoret, Paul Meurisse, Jean-Pierre Cassel, Paul Crauchet
Jatorrizko lanaren egilea: Joseph Kessel
Ekoizpena: Les Films Corona, Fono Roma

Sinopsia

Frantzia 1942, nazien okupazioa suertatu bitartean. Philippe Gerbier, erresistentzia frantsesaren alde esfortzu handiz aritu den ingeniari zibila da, erresistentzia honen ordezkari garrantzitsuenetariko bat delarik. Egun batean poliziaren eskuetan, kontzentrazio esparru batean sartzen dute. Lekualdatze bat profitatuz, ihes egitea lortzen du bat-batekoan. Une honetatik aurrera, bere hitzak lekuko hartuz, erresistentziaren egunerokotasuna, zailtasunak, argiak eta itzalak islatuko ditu filmak.

Urriak 4, 18:30
Urriak 11, 18:30

«Le cercle rouge»
Jean-Pierre Melville

1970 · 140 min · Frantzia/Italia · Zinema beltz

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Le Cercle Rouge
Zuzendaria: Jean Pierre Melville

Gidoia: Jean-Pierre Melville
Ekoizlea: Alain Queffelean
Argazkigintza: Henri Decae
Musika: Eric de Marsan
Muntaia: Marie-Sophie Dubai, Jean-Pierre Melville
Aktoreak: Alain Delon, André Bourvil, Yves Montand, Gian Maria Volonté, François Perier
Ekoizpena: Films Corona, Selenia Cinematográfica

Sinopsia

Frantzian Coreyk kartzela uzten duen aldi berean bere zigorra bete eta gero, Vogelek, Mattei komisario beldurgarriaren zaindupean dagoen kriminalak trenetik ihes egiten du. Garai bateko kide bati lapurtu ostean, Coreyk Vogelekin egiten du topo, eta bitxi batzuen lapurreta zehatz bat egiteko elkarlanean aritzea proposatzen dio.