Martxoaren 12tik aurrerako proiekzio guztiak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat eman arte. Etendako saioak berriz programatuko dira zentroaren ohiko funtzionamenduari berrekiten zaionean.

2020ko urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra, Kenji Mizoguchi zinegile japoniarrari eskaintzen dio zinema ziklo bat Art House Zinemak, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. 1936a eta 1956a artean filmatutako 11 filma proiektatuko dira.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

EMAKUMEAK ERRESPETATZEN ZITUEN ZINEGILEA

2020a inauguratuko du Kenji Mizoguchi-k hamaika filmekin Art House Zineman

 

Mizoguchi Tokion jaio zen 1898 urtean. Bere familia pobrezian erori zen, aitaren anbizioaren gogoz kontra, 1904 urteko krisi ekonomikoaren ondoren. Ondorioz, Asakusa auzora, Tokioko txiroenera, lekualdatu behar izan zuen. Arotza izandako Mizoguchiren aitak jarrera bortitza du amarekin, baita ahizparekin ere, nor azkenean geisha bezala saltzen duen.

1920 urtean aktore bezala sartzen da zinemaren industrian Nikkatsuko estudioetan, nahiz eta arin pasatzen den zuzendari laguntzaile lanak egitera. 70 pelikula baino gehiago filmatzen ditu 20. eta 30. hamarkada artean, parte nagusiena Bigarren Gerra Mundialean desagertu zen. Mizoguchiren arabera, 1936an «Gioneko ahizpak» izan zen haren lehenego pelikula serioa, zeinekin arrakasta publiko handia lortuko duen.

…1945ko abuztuaren 6 eta 9an mundu amaieraren mingostasunari zurrupada bat eman zioten. Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoek suntsitu zuten. Orduz geroztik, ehun eta bi mila hildako baino gehiago, mila zauritu eta inoiz desagertuko ez den orbainak munduari bere existentziaren ahultasuna gogorarazten dio.

Garai hartan, Kenji Mizoguchik osatua zuen jada bere filmografiaren atal handiena, gerraren ondorioek bere lana desagerrarazi zuten. Mizoguchik, zeinen biografia zorigaitzak, minak eta deserrotzeak markatua zegoen, ezohiko osotasun sentsazio batekin aurre egin zion bere biziaren azken zuzenari. Okupazio indarrek erraustutako eta kontrolatutako Japon baten erdian, erru sentimendua eta frustrazioa gailentzen ziren atmosfera batean, eta aipatu bezala, kaleko neskek geishak jarraitzen zituztenaren estigmarekin, emakume japoniarraren irudia hoberen aldarrikatu zuen zuzendariak lan zinematografiko handien bilduma sortu zuen.

Leuzemiak bere organismoaz jabetzen zihoan bitartean, Mizoguchik 50. hamarkadan bere pelikula goraipatuenak argiztatu zituen. «Ilargi zurbilaren istoriak» filmetik  «Sansho intendentea» filmera;  «Oyu andereñoa» filmetik  «Yang Kwei Fei enperatriza» filmera; ziklo hau zinemaren azken bost urte horietan ugari zen. Herrialde gatibu baten iragana eta orainaldia isladatzen zituen zinema zen, armagabetua eta umiliatua izanik, bere izatearen seinaleak alde batera uzteari muzin eginez.

Zinema zikloa: kenji mizoguchi (Urtarrilaren 10etik apirilaren 3ra)

Urtarrilak 10 eta 13, 19:00

«Las hermanas de Gion»

Japonia, 1936, 67’

Jatorrizko izenburua: Gion no shimai
Protagonistak: Isuzu Yamada, Yôko Umemura, Benkei Shiganoya, Eitarô Shindô

Sinopsia

Omocha eta Umekichi arrebak Giongo auzoan bizi diren bi geisha dira, Kioton. Emakume japoniarraren aurkako bi poloak irudikatzen dituzte: Omocha neska modernoa delarik, Umekichi emakume japoniar tradizionala izaten jarraitzen du. Kontrastea zorrozten da bere babesle eta ohiko bezeroa den Furusawa dendariaren negozioak porrot egiten duenean.

Urtarrilak 17 eta 20, 18:30

«Historia del último crisantemo»

Japonia, 1939, 143’

Jatorrizko izenburua: Zangiku monogatari
Protagonistak: Shotaro Hanayagi, Kakuko Mori, Kôkichi Takada, Yôko Umemura

Sinopsia

1888. urtea, Tokio. Meiji Aroan Kabuki antzerkiko aktore ospetsua izandako Kikugororen adopziozko semea da Kikunosuke. Zoritxarrez, semeak ez ditu aitaren gaitasun berberak, konpainiaren gaitzezpena eta irrifarra eragiten duena. Otokuk, neskame gazte eta umila, Kikunosukegaz arduratzen den bakarra dirudi, eszenarioetan Kikugororen izen agurgarriaren ondorengo duina izatera animatzen diona. Tratatua den hipokrisi nagusiarekin kontrara, Otokuk bere zintzotasun guztia azaltzen dio. Igortzen dizkion maitasun eta afektuak maitemintzera eta bere autoestimuaren lorpenera bultzatzen dute Kikunosuke.

Urtarrilak 23, 19:00: 1. atala
Urtarrilak 24, 19:00: 2. atala
Urtarrilak 27, 17:00: Filma osoa

«Los cuarenta y siete samuráis»

Japonia, 1941, 241’

Jatorrizko izenburua: Genroku Chûshingura
Protagonistak: Yoshizaburo Arashi, Utaemon Ichikawa, Chojuro Kawarasaki, Tokusaburo Arashi

Sinopsia

1701. urtean, Edoko hiriburu errealean, Asano jaun feudalak Kiru jauna eraso du lur sakratuan dagoelarik. Irain larri honen ondorioz, seppuku errituala burutzera derrigortua da Asano. Hala ere, bere samurai leialenetako 47k bere jauna mendekatzeko zin egiten dute, traizio eztali bat kotsideratzen bait dute.

Urtarrilak 31, 19:00:

«La señorita Oyu»

Japonia, 1951, 94’

Jatorrizko izenburua: Oyu-sama
Protagonistak: Kinuyo Tanaka, Nobuko Otowa, Yuji Hori, Kiyoko Hirai

Sinopsia

Shizuri ezkongai bezala da aurkezten diote Shinnosuke, baina bere ahizpa alargunaz, Oyuz, maitemintzen da. Konbentzio sozialak gorabehera, Oyu ezin da berriro ezkondu, bere senar zenduaren ordez, familiaren buru izan behar duelako. Oyuk Shinnosuke eta Shizu ezkontzera kobentzitzen ditu, Shinnozukeren ondoan jarraitu ahal izateko.

Otsailak 7, 19:00:

«Los músicos de Gion»

Japonia, 1953, 85’

Jatorrizko izenburua: Gion bayashi
Protagonistak: Michiko Kogure, Ayako Wakao, Seizaburo Kawazu, Saburo Date

Sinopsia

Bi Geisha gazteren istoria kontatzen zaigu, Miyoharu (Michiyo Kogure) eta haren ikasle den Eikorena (Ayako Wakao). Bigarren Mundu Gerraren ostean, emakumeenganako jarrera soziala aldatzen hasten da Japonian, Eikok bere buruari Geisha izan nahi duen galdetzeraino. Posizio honekin, eskala sozialean gutxiestua dela sentitzen du.

Otsailak 14 eta apirilak 3, 19:00:

«Cuentos de la luna pálida»

Japonia, 1953, 96’

Jatorrizko izenburua: Ugetsu monogatari
Protagonistak: Machiko Kyo, Masayuki Mori, Kinuyo Tanaka, Mitsuko Mito

Sinopsia

Genjurô eta Miyagi Biwa ibaiaren ertzean bizi diren bi nekazari pobre dira, Omi probintziakoak, gerra zibilek kaltetutako XVI mendeko Japon feudalean. Bata buztinlaria da, eta aberats izatearekin amesten du. Besteak, aldiz, samurai entzutetsua izatea du jomuga.

Otsailak 21, 19:00:

«Los amantes crucificados»

Japonia, 1954, 102’

Jatorrizko izenburua: Chikamatsu monogatari
Protagonistak: Kazuo Hasegawa, Kyoko Kagawa, Yoko Minamida, Eitaro Shindo

Sinopsia

Osanek (Kyoko Kagawa) Kioton bizi da bere ezkongaia Ishunekin (Eitaro Shindo), adin gehiagoko eta nabarmenki aberatsa den gizon bat. Ishun izugarri xuhur da eta bere emaztearen familiari laguntza ekonomikorik ez dio eman nahi. Horregatik emakumeak Moheiri (Kazuo Hasegawa) eskatuko dio laguntza, laguntzear bere jaunaren fondoak desbideratuko dituen langile fidela, sekretuan mainteminduta bait dago.

Otsailak 28, 19:00:

«La mujer crucificada»

Japonia, 1954, 83’

Jatorrizko izenburua: Uwasa no onna
Protagonistak: Kinuyo Tanaka, Tomoemon Otami, Yoshiko Kuga, Eitarô Shindô

Sinopsia

Hatsuko Umabuchi Kyoton Geishen etxe aberats baten arduradun alarguna da. Bere alaba, Yukiko, Tokyora itzultzen da arrakastarik gabeko suizidio saiakera baten ondoren, bere maitalea amaren lanbideaz konturatzen denean. Hatsukok Matoba doktorearekin abentura isila dauka, zein geisha gazteen medikua den. Doktoreari Yukiko gustatzen zaio, honek hasieran uko egiten dio doktoreari, baita Geishen Etxearekin zerikusia zuen edozeri ere. Hala ere, Yukiko iritziz aldatzen joango da.

Martxoak 6, 19:00:

«El intendente Sansho»

Japonia, 1954, 123’

Jatorrizko izenburua: Sanshô dayû
Protagonistak: Kinuyo Tanaka, Yoshiaki Hanayaki, Kyôko Kagawa, Eitarô Shindô

Sinopsia

Tamaki (Kinuyo Tanaka) Japonen zehar bere bi seme-alabekin bidaiatzen du, Zushiô (Yoshiaki Hanayagi) eta Anju (Kyôko Kagawa). Euren jaioterrira itzultzen dira urte askoren buruan, eta abiatu behar izan zuten egunaz oroitzen dira: aita, herriko gobernaria, laborarienganako bidezko tratuagatik gertatu zitzaion malura. Bide horretan aitaren ikaskuntzen oroitzen dira: gizakiak berdinak dira eta etsaiez ere gupida izan behar da. Gau batez, emakume apaiz baten etxean hartzen dute ostatu, zeinek bidelapur batzuei laguntzen dien bi ume bahitzen. Tamaki prostituta bezala da saldua, eta umeak Sansho gobernatzaile gaizto eta dohakabearen eskuetara pasatzen dira.

Martxoak 13, 19:00:

«La emperatriz Yang Kwei-fei»

Japonia, 1955, 98’

Jatorrizko izenburua: Yôkihi
Protagonistak: Machiko Kyô, Masayuki Mori, Sô Yamamura, Eitarô Shindô

Sinopsia

VIII. mendeko Txinan Enperadorea emaztearen heriotzagatik ari da negarrez. Yang familiak ezkontide bat eman nahi dio gortean duen eragina indartzeko. An Lushan jeneralak bere sukaldean Enperadoaren urruneko senide bat aurkitzen du, eta berarekin parekatzea lortzen du. Enperadorea maitemindu egiten da, eta Yang Kweifei printzesa bilakatzen du. Yang familiarrak ere ministro garrantzitsuak bilakatzen dira, baina An Lushanek ez du inolako errekonozimendurik jasotzen bere lanagatik. Ministroen gehiegikeria horren handia izanik, An Lushanek bere aurkako errebolta popularra antolatzen du.

Martxoak 20, 19:00:

«La calle de la vergüenza»

Japonia, 1956, 85’

Jatorrizko izenburua: Akasen chitai
Protagonistak: Machiko Kyô, Ayako Wakao, Michiyo Kogure, Aiko Mimasu

Sinopsia

«Ametsen herrialdea», Tokioko auzo batean kokatutako burdela, egoera zaila pasatzen ari da, parlamentuak prostituzioa debekatzen duen lege bat onartzeko zorian dago. Prostituta ezberdinen eguneroko bizitzaren erretratua: egoerak zirela eta bere gorputzarekin salerostera derrigortuak izan zirenak, baina baita bizitzeko eredu hau utzi nahi dutenak ere.