2018ko ekainaren 12tik 21era korear zine ziklo berri bat eskaintzen du BilbaoArtek bere Art House Zineman. Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira birritan sei filma, «Han-en herriaren alde ezezaguna» titulupean. CCCE eta Korean Foundation-ekin lankidetzan.

Sarrera doan aretoa bete arte.

Han-en herriaren alde ezezaguna

BilbaoArtek, Madrilgo Koreako Kultur-Zentroarekin elkarlanean, IV. Hego Korear Zinema Erakustaldia aurkezten du sei pelikulen estreinuarekin.

2015ean BilbaoArte Fundazioa eta Koreako Kultur-Zentroa Madrilen elkarlanean hasi ziren. 2016. urtean zehar harremana sendotu zen SeMA Nanji Residency eta BilbaoArteren arteko trukaketa beka baten sorrerarekin. Hiru urte geroago, sei artistak hartu dute parte edo ari dira orain parte hartzen, eta lau korear zinema edizio gauzatu egin dira.

Azken urte hauetan gure merkatuan estreinatutako lanik hoberenak proiektatu ditugu. Art House Zinemako aretotik igaro izan dira pelikularik sarituenak, jada mundu mailako zinematografian oinarrizkoak diren tituluak, eta Park Chan-wooken lanari atzera begirako ziklo bat eskeini diogu ere. Oraingo honetan aukeraketak interes berezi bat izango du, Euskal Herrian lehen aldiz erakutsiko diren sei pelikulaz osatuta dagoelako programazioa.

Egia esan, azken produkzioen artean selekzio bat egin da eta izaera dibulgatzaile batekin, BilbaoArteko IV. Hego Korear Zinema Erakustaldiak ibilbide bat planteatzen du genero, gai eta narratiba ezberdinetatik, aniztasun eta aberastasun handiko zinematografia bat erakutsiz, bereziki maitatzen duguna. Alde horretatik, antolatu ditugun sei filma hauen bitartez, ikusleek munduko guda-historia hurbila eta urruna ezagutu ahal izango dute Koreako gerra zibilaren bukaerarekin XX. mendeko 50ko hamarkadan, Iparra eta Hegoa banatu zituen gatazka odoltsua, hain zuzen; baita abenturazko kontakizun bat ere, Koreako Erdi Aroko historiaren berregitea Robin Hood eta Zazpi samuraien arteko gurutzaketa batean.

Thrillerra, suspensea eta biolentzia badaude, jakina; baina drama, umorea, emozioa, pasioa eta sakrifizioa ere bai. Dena zinematografia hau bereizten duen truko “are zailago”-en joeraz kutsatuta, bere lanekin mundua harritzen jarraitzen duena.

Zine zikloa: «Han-en herriaren alde ezezaguna» (Ekainaren 12tik 21era)

Ekainak 12, 16:15 ETA Ekainak 21, 18:30:

«The Front Line»
Jang Hoon

Jatorrizko izenburua : Go-ji-jeon
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2011
Iraupena: 133 min.
Zuzendaritza: Jang Hoon
Protagonistak: Shin Ha-kyun, Go Soo, Ryu Seung-Su, Ko Chang-Seok, Je-hoon Lee, Jo Jin-woong, In-gi Jeong, Ryu Seung-Ryong, Kim Ok-bin

Sinopsia

The Front Line etsaiak izan beharko ziren bi gizonen arteko adiskidetasunean oinarritutako istorioa da. Koreako Gerraren bukaera abian dagoela, Hegoaldeko batailoi bat Iparraldeko mugan dagoen mendixka bat menperatzeko bataila krudelan murgilduta dago. Kang soldadua frontera bidali dute garaipena nola doan ikertzera. Bertan heriotz-lorratz bat aurkitzen du, baita benetako gerra-makina bilakatu den aspaldiko lagun bat ere.

Ekainak 12, 18:30 eta Ekainak 19, 16:15:

«The Fatal Encounter»
Lee Jae-gyu

Jatorrizko izenburua: Yeok-rin
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2014
Iraupena: 135 min.
Zuzendaritza: Lee Jae-gyu
Protagonistak: Hyun Bin, Jeong Jae-yeong, Jo Jeong-Seok, Jeong Eun-Chae, Seong-Woong Park, Han Ji-min, Jea-Hyun Cho, Kim Sung-Ryung

Sinopsia

1777. urtea. Bada urtebete Kim Jeong-jo erregea dela, eta bizimodu arriskutsua darama Gap-soo zerbitzari leialarekin jauregian, tronua lortzeko irrikan daudenen oposaketak eta mehatxuak inguratua. Bitartean, sikario talde batek Eul-soo izeneko kidea bidali dute erregea hiltzeko anginduarekin. Gap-sook, talde berearen kide aspaldi izan zelarik, bere iragan iluna eta jauregian sartzeko arrazoiak aitortzen dizkio erregeari. Honen ondorioz, Gap-soo jauregitik kanporatua izango da, baina beste hiltzaile bat Jeong-joren atzetik dabilelaz jabetzean, gortera bueltzatzen da berehala: han aurkituko du Jeong-jo, borrokan Eul-sooren kontra.

Ekainak 13, 16:15 eta Ekainak 20, 18:30:

«Clown of a Salesman»
Jo Chi-un

Jatorrizko izenburua: Yak-jang-soo
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2015
Iraupena: 104 min.
Zuzendaritza: Jo Chi-un
Protagonistak: Kim In-Kwon, Park Chul-Min, Lee Joo-Sil, Choi Jae-Hwan, Jung Hyung-Suk, Ji Yoo, Jang So-Yeon, Kim Si-Young, Kim Ki-Yeon, Jo Min-Gi

Sinopsia

Il-bumek buru-belarri lan egiten du bere alabaren ospitaleko fakturak ordaintzeko, baina sexu-jazarpenaz okerrean salatzen dutenean, bere lanetik kaleratzen dute. Azkenean lanpostu bat lortzen du adineko andreei entretenimendua eskaintzen dien enpresa batean, haien produktuak erostearen truke. Andreekiko gaizki jokatzea dela pentsatzen du Il-bum-ek eta deseroso sentitzen da, baina ez dauka beste aukerarik. Ok-nim izeneko kide berri bat sartu ostean, Il-bum eta biak lagun minak egiten dira. Il-bume-rekin maitatua sentituko da Ok-nim, bere semearekin ez bezala. Hala ere, haien zorionak ez du luze iraunduko Il-bum-en zorrek muga guztiak gainditzen dituztenean.

Ekainak 13, 18:30 eta Ekainak 20, 16:15:

«A Hard Day»
Kim Seong-hoon

Jatorrizko izenburua: Kkeut-kkaji ganda
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2014
Iraupena: 111 min.
Zuzendaritza: Kim Seong-Hoon
Protagonistak: Lee Seon-gyun, Jo Jin-woong, Jeong Man-shik, Sin Jeong-Geun, Dong Mi Shin

Sinopsia

Gun-su, krimen berezien detektibea, bere amaren hileta-elizkizunetik bueltatzen ari zela, istripu bat izan eta gizon bat hiltzen du bertan. Krimena estaltzeko asmoz, gizona bere amaren gorpuarekin batera ezkutatzen du hilkutxa barruan. Handik egun batzuetara, poliziaren datu-baseak hilketaren berria jasotzen du eta Gun-suren kideari esleitzen dio kasua. Gun-su geroz eta estutuago sentitzen da, bere kideak pixkanaka-pixkanaka istripuaren xehetasunak estalgabetzen dituen heinean. Egoera are gehiago konplikatuko zaio istripuaren lekuko bat hurbiltzen zaionean, bere bizitza arriskuan jarriz.

Ekainak 14, 16:15 eta ekainak 19, 18:30:

«The Suspect»
Won Shin-yeon

Jatorrizko izenburua: Yonguija
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2013
Iraupena: 137 min.
Zuzendaritza: Won Shin-Yeon
Protagonistak: Gong Yoo, Park Hee-Soon, You Da-In, Seong-Ha, Jo Jae-Yun, Kim Sung-Kyun, Seong-gyoon Kim

Sinopsia

Dong-chul Ipar Koreako agente berezirik onena zen, baina bere gobernuak traizioa egin diolarik, ihes egingo du bere emazte eta seme erailduen bila. Berehala ohartuko da bere kidea dela erailketen arduraduna eta hegoaldera joango da harengana. Bitartean Park presidentearen lanaldi partzialeko gidaria izango da. Gau batean, sikario batek presidentea hil egiten du eta alde egin aurretik betaurreko batzuk emango dizkio Dong-chul-i. Honek ihes egingo du berriro, betaurrekoek gordetzen duten sekretua jakin gabe; hots; herrialderako arriskua ala altxorra ekar dezakeen sekretua, noren kontrolpean jausten diren arabera.

Ekainak 14, 18:30 eta Ekainak 21, 16:15:

«Kundo: Age of the Rampant»
Yun Jong-bin

Jatorrizko izenburua: Kundo: Min-ran-eui si-dae
Herrialdea: Hego Korea
Urtea: 2014
Iraupena: 137 min.
Dirección: Yun Jong-Bin
Protagonistak: Ha Jung-woo, Han Ye-ri, Jeong Man-shik, Kang Dong-won, Kim Hae-suk, Kim Seong-gyoon, Lee Kyeong-Yeong, Lee Sung min, Ma Dong-seok, Yun Ji-hye

Sinopsia

1859. urtean, Joseon feudala natura hondamendi ugari ari da sufritzen, eta ondorioz, uzta eskasak, pobrezia, gosetea eta heriotza ere. Baina nobleziari bere aberastasuna baino ez zaio axola, txiroak ustiatuz eta jazarriz. Garai ilun hartan, Kundo izeneko bidelapur taldea zen herriaren itxaropena, eta aberatsak beldurtzeko gai ziren bakarrak. Mendekuz itsutua, Dolmuchi Kundoren partaide egin eta ezpata zorrotik ateratzen du ahulen alde borroka egiteko.