Hilabetero lehen asteazkenean, 2019ko urtarriletik azaroara, «Lehen asteazkeneko hitzordua» zine zikloa izango dugu BilbaoArteko Art House Zineman, Filmazpit-ekin lankidetzan. Zikloaren proiekzioak hilabeteen lehen asteazkenetan izango dira aurten, nahiz eta 2018an asteartetan izana. Adin eta gustu ezberdineko ikusleentzat prestatuko filma bilduma hau jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. 

Doako sarrera aretoa bete arte.

Lehen asteazkeneko hitzordua: ZineA jatorrizko bertsioan euskArazko azpitituluekin

Urtarrilak 9, 19:00

Nola?

Fermin Muguruza

67′, 2015, Euskal Herria
Jatorrizko izenburua: Nola?
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Katrina urakanaren ondorioak New Orleans-en / Fermin Muguruzaren ibilbideko 10 kanturen ikuspegi berria

Sinopsia

Bere xarmak erakarrita, Fermin Muguruza The Big Easy-ra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, Nola? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esateria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea. Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du!

Otsailak 6, 19:00

Gimme Danger

Jim Jarmusch

108′, 2016, EE BB
Jatorrizko izenburua: Gimme danger
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia

Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock’n’roll indartsu eta oldarkorra, hirurogeita hamar urteetako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen. Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.

Martxoak 5, 19:00 (asteartea)

Shock Doktrina

Michael Winterbottom & Mat Whitecross

78′, 2009, Erresuma Batua

Jatorrizko izenburua: The Shock Doctrine
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Oroimen historikoa

Sinopsis

Filmak Milton Friedmanen teorien jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean, baita teoria horiek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta duela gutxiago, Afganistango eta Irakeko inbasioetan. The Shock Doctrine lanak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izanik, torturaren eta errepresioaren bitartez baino ezarri ahal izan ez zena. Naomi Kleinek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta dago dokumental hau, eta idazleak hondamendiaren kapitalismoa izendatukoaren gorakada azaltzen digu: krisi garaien aprobetxamendua gobernuen eta enpresa handien aldetik, herri ahulen ekonomiak arpilatzeko.

Apirilak 3, 19:00

Happy end

Michael Haneke

107′, 2017, Frantzia, Austria eta Alemania
Jatorrizko izenburua: Happy end
Hizkuntza: Ingelesa eta frantsesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Drama familiarra

Sinopsia

Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.

Maiatzak 8, 19:00

Idazketa tailerra

Laurent Cantet

114′, 2017, Frantzia
Jatorrizko izenburua: L’Atelier
Hizkuntza: Frantsesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Perspektibarik gabeko gazteen erretratua

Sinopsia

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.

Ekainak 5, 19:00

Arazo pertsonalak

Maha Haj

90′, 2016, Israel
Jatorrizko izenburua: Omor Shahsiya
Hizkuntza: Arabiara euskarazko azpitituluekin
Gaia: Eguneroko bizitza gatazka guneetan

Sinopsia

Nazareten, urte luzez elkarrekin bizi izan diren senar-emazte batzuk errutina bat bizi dute. Mugaren beste aldean, Ramalan, euren seme Tarekek ezkongabe izaten jarraitu nahi du, alaba umea izateko zorian dute haren senarrak filma batean aritzeko papera lortzen duen unean eta bitartean, familiako amona burua galtzen hasi da… Egoera politiko gatazkatsu baten erdian, fribolitate eta ametsen artean, batzuk alde egin nahi dute eta besteek gelditu baina guztiek dituzte hainbat afera pertsonal konpontzeko.

Uztailak 3, 19:00

Ma vie de Courgette

Claude Barras

66′, 2016, Suitza eta Frantzia
Jatorrizko izenburua: Ma vie de Courgette
Hizkuntza: Frantsesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Haurtzaroa zaindu eta babestea

Sinopsia

Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.

Gilles Paris-en Autobiographie d’une Courgette nobela stop-motion animaziora egokitua, erakutsi izan den zinemaldi guztietan izugarrizko arrakasta izan duena bai publikoaren bai kritikaren artean.

Abuztuak 7, 19:00

Fatima

Philippe Faucon

79′, 2015, Frantzia
Jatorrizko izenburua: Fatima
Hizkuntza: Frantsesa eta arabiara euskarazko azpitituluekin
Gaia: Frantsestasunaren ukapena

Sinopsia

Fatima aljeriarra da, dibortziatua dago eta Frantzian bizi da bere bi alabekin: Souad, nerabe bihurria, eta Nesrine, Medikuntza ikasten hasi berria den 18 urteko gaztea. Fatimak ia ez du frantsesez hitz egiten, eta hori oso oztopo handia da beraren eta bere alaben arteko harremanerako. Alabak dira Fatimaren bizitzan garrantzitsuena eta haietaz oso harro dago. Alabei ahalik eta etorkizun onena emateko, eguneko ordu asko garbitzaile gisa lan egiten pasatzen ditu. Egun batean istripu bat du eta denbora batez atseden hartu behar du. Denbora hori Souadi eta Nesrineri frantsesez esan ezin dien guztia arabieraz idazteko baliatzen du.

Irailak 4, 19:00

Udako amodio bat

Catherine Corsini

105′, 2015, Frantzia eta Belgika
Jatorrizko izenburua: La belle saison
Hizkuntza: Frantsesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Emakumeen borroka eta lesbianismoa

Sinopsia

1971. Delphine baserritar neska gaztea Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole paristarra Manuelekin bizi da hirian eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphine eta Carolek elkar ezagutuko dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.

Urriak 2, 19:00

The swell season

Nick August-Perna, Chris Dapkins, Carlo Mirabella-Davis

91′, 2011, EE.BB., Irlanda eta Txekiar Errepublika
Jatorrizko izenburua: The swell season
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin
Gaia: Dokumental musikala

Sinopsia

Mundua Glen Hansard eta Markéta Irglová-z maitemindu zen “Once” filmean antzeztu zuten elkarlan musikala Oskar sarietan gailendu zenean. Baina kameren atzean, Glen eta Markétaren erromantzea egia bilakatu zen eremua, bi urte irauten duen mundu bira nekagarri batek patuaren lana dirudien erlazioa apurtzearekin mehatxu egiten du. Dokumental musikal hau amodioak eta ospeak sortu bozkario eta nahasmenduari egiten zaion begirada intimoa da.

Azaroak 6, 19:00

Pink saris

Kim Longinotto

96′, 2010, Erresuma Batua eta India
Jatorrizko izeburua: Pink saris
Hizkuntza: Hindi euskarazko azpitituluekin
Gaia: Emakume indiarren borroka euren eskubideen alde

Sinopsia

“Neskatilen bizitza latza da… Emakumeen bizitza oso latza”, dio Sampat Palek, Kim Longinotto dokumentalista britainiar gailenak –besteren artean, Divorce Iranian Style (1998), Sisters In Law (2005), Hold Me Tight, Let Me Go (2007) eta Rough Aunties (2008) zuzendu izan ditu– aurkezten digun lan berri honen protagonistak. Sampat, beste asko bezala, ezkontzera behartu zuten oso gazte zela, eta tratu txarrak eta esplotazioa bizi izan zituen senarraren familiarengandik. Haiengandik ihes egin zuen eta orain urteak daramatza emakumeen eskubideen aldeko borrokan, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako iparraldean. Kasu bera da Rekharena: hamalau urteko neskatila, “ukiezina”, kasta baxuenekoa izateagatik ezkontzen utzi ez dien familia bateko gizon batek haurdun utzitakoa. Baita Renurena ere: hamabost urteko neskatila, senarrak ezkonsenideen etxean abandonatutakoa, haiengandik tratu txarrak eta erasoak jasotakoa.