2018ko maiatzaren 15etik 31ra ziklo berri bat izango dugu BilbaoArteko Art House Zineman, 1968ko Frantziar Maiatza izeneko gertarearen 50. urteurrena ospatzeko. Institut Françaisekin lankidetzan.

Doako sarrera aretoa bete arte.

Duela berrogeitamar urte, maiatzeko hilabetean, Frantzian…

Hogei urte huskeria bada, berrogeita hamar hutsaren hurrengoa da. Baina “huskeria” hori, 1968ko maiatz frantsesaren kasuan, berrikusiz gero, esanahi anitzez janzten da. Orain dela mende erdi Parisek berean hartu zuen xarma haustearen bihotza. Langile eta ikasleen suzko keinuak gauzak aldatu nahi zituen egoera historiko batean bukatu zuen, gauzek jende guztia aldatuko zuela jakin gabe.

Hogei urte lehenago II. Mundu Gerra bukatua zen, baina ez ziren ez honen zauriak sendatu, ezta mundu erditik beste guda batzuen sortu izana saihetsi ere. Kolonialismo militar zaharraren amaiera zen: Korea, Indotxina, Algeria, Vietnam,…

Industrializatzearen miraria kolokan zegoen. Langabezia handitzen ari zen. Ikasle berriak langileriatik zetozten kasu askotan eta (kontra)kultura gazte eta underground batek bide berri bat markatzen zuen. Protokolo berriak exijitzen ziren, justizia gehiago eskatu, askatasun handiagoa espero…

Dena jaioberria zirudien: zinema berriak, publiko berriak, musika berriak… Dena? Dena, politika zaharra izan ezik.

Hiru proposamen filmiko eskaintzen dituen hitzordu honek, Bilbao Arte Fundazioan Bilboko Institute Français-arekin lankidetzan, maiatza frantzesa deritzona iragarri eta oroitzeko balio du.

Mende erdi pasa dela gogora ekarri eta ospatzeko, ea non gauden eta ea duela 50 urte zer pasa zen galdezka jarraitzen dugula, garai hartan, goiburu utopikoak eta keinu itxaropentsuak distopiaren aroak irentsi zituenean.

Zine zikloa: «Frantziar Maiatza» (Maiatzaren 15etik 31ra)

Maiatzak 15 eta 24, 18:30:

«Sixties» (Filma laburrak)
Chris Marker

 

A BIENTÔT J’ESPÈRE (1967, 42 min.)

1967an Besançonen dauden Rhodiacetako fabrikak greban daude.

LA SIXIÈME FACE DU PENTAGONE (1967, 27 min.)

Vietnameko gerraren kontrako manifestaldi erraldoia Washington DCn.

PUISQU’ON VOUS DIT QUE C’EST POSSIBLE (1973, 43 min.)

Autokudeaketara ausartzen dira LIP langileak.

L’AMBASSADE (1975, 22 min.)

Estatu-kolpe baten bitartean, oposizioko politikoak enbaxadatan babesten dira.

2084 (1984, 10 min.)

Sindikalismoaren mende bat 10 minututan.

 

Filma labur guztiak jatorrizko bertsioan ingeleseko azpitituluekin.

Maiatzak 17 eta 29, 19:00:

«Tous au Larzac»
Christian Rouaud

Elegimos Larzac, un país pobre. Marizette, Christiane, Pierre, León, José… son solo algunos de los actores, divertidos y conmovedores, de una lucha increíble, una en la que los agricultores de Larzac cargan contra el estado; el choque de los débiles contra los fuertes, que se unieron en una lucha sin piedad para salvar su tierra. Una pelea decidida y jubilosa, pero a veces también difícil y peligrosa.

Todo comenzó en 1971, cuando el gobierno, a través de la voz de su ministro de Defensa, Michel Debré, declaró que el campo militar de Larzac debía expandirse. De forma radical, la ira se propaga como un reguero de pólvora, los campesinos se movilizan y firman un juramento: nunca cederán su tierra. En el contacto cara a cara diario con el ejército y la policía, desplegarán su creatividad para hacer escuchar sus voces. Pronto cientos de comités como el de Larzac nacerán en toda Francia… Diez años de resistencia, inteligencia colectiva y solidaridad, que los llevarán a la victoria. ¡Más que nunca, Larzac está vivo!

Maiatzak 22 eta 31, 19:00:

«Les LIP, L’Imagination au pouvoir»
Christian Rouaud

Besançonen dauden LIP fabriketako langileak 1968ko langile greba adierazgarriena egin zuten. Urte ugari iraun zituen greba izan zen, legez kontrako ekintzak ugarituz baina bortxakeriaren tentazioari ez etsiz, demokrazia zuzena eta irudimenez lagunduta. Garaiko egileen lekukotza gurutzatuetan oinarrituta, abentura paregabe honetako xehetasunez betetako kontaera ehuntzen du zuzendariak, belaunaldi oso bati itxaropen eta ametsak ekar zituena.