2019ko uztailaren 4tik urriaren 3ra «Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak» zine ziklo berria proiektatuko du BilbaoArtek bere Art House Zineman. Doako sarrera aretoa bete arte.

Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak

Gaur eguneko gizarte frankiziatu, globalizatu, eta honen ondorioz, uniformatuan, korronte menderatzailea onartzen ez dutenek ikusezinak izatera kondenatuta daude. Ikusten ez dena ez da ezagutzen, eta ezagutzen ez denari buruz ezin daiteke hitz egin edo jardun. Izan ere, ezezaguna ez da existitzen subjektuarentzat. Hori, arte zinematografikoan higuinerarte etengabe errepikatu da. Mundu erdiko karteldegiak berdina eta aldi berean programatzen dute. Hiriek identitatea galtzen dute propagandakadaka eta horien ikusentzunezko programazioak inoiz baino huts eta monopolizatuagoak daude.

Zinema handiek, mila eserlekuko aforoa baino handiagokoak, ehun besaulki baino gutxiagoko areto familiarreko multizineei bidea eman zitzaienean pentsatu zen eskaintza zinematografikoa esponentzialki igoko zela. Ezta gehiagorik ere. Zenbat eta sala gehiago, orduan eta lan gutxiago. Arrakastaren diktadura ezarri da, publizitarioaren kontsumoa, mainstreamak zabaldutako testu eskas, gida erraz, komertzial eta, dibertigarriak?

Uda honetan, Art House Zinemako programazioak banatzaile independenteei, hauen bultzadari esker izango ez balitz, gozatzera helduko ez ginen zinema zabaltzaileei omenaldia egingo diegu. Gustu berezia lantzen duen sailkapenik gabeko obra eta autore aukeraketaren aurrean gaude. Beraz, Bilbao Arte Fundazioak 2019ko udan Hu Bo, Jindrich Polák, Nuri Bilge Ceylan, Jean Luc Godard, Lech Majewski, Apichatpong Weerasethakul, Nicolas Winding Refn, Serguei Paradjanov, Diao Yinan, Frederick Wiseman edo Aleksei German bezalako zinegile paregabeak, haien aparteko lanen bitartez, ezagu tzeko proposamena egiten du. Proposamen hau guztiz pertsonala eta batere konben tzionala da.

Kanona desafiatzen duten sortzaileen zinema heterodoxoa, gutxietsiak izatera beldurrik ez duten artistak, haien lanak ez baitu ezagutzen kontzesiorik, eta ez du onartzen planteamenduaren gutxiagotzerik. Zine arin edo erraz bat proposatu beharrean, trinkotasun handiko pelikulei aurre egingo diegu, ondo- ondotik. Ezin izango da egongela indiferentzia moduan utzi. Zinemak erre egiten du. Zinema eztabaidagarri eta liluragarria. Uda bizi eta iradokitzaile baterako zinema. Konformatzen ez direnentzako egitarau bat.

Zine zikloa: «Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak»
Uztailaren 4tik urriaren 3ra

Uztailak 4, 17:00

«An Elephant Sitting Still»
Hu Bo

2018, 234′, Txina

Jatorrizko izenburua: Da Xing Xi Di Er Zuo
Gidoia eta muntaia: Hu Bo
Argazkigintza: Fan Chao
Zuzendaritza artistikoa: Xie Lijia
Soinua: Ren Yiming
Musika: Hua Lun
Aktoreak: Wei Bu, Yu Cheng, Wang Jin y Huang Ling

Sinopsia

Txinaren iparraldean, hiri postindustrial batek laino iraunkor batean murgilduta dago, eta honek bere biztanleria harrapatzen du. Goiz batean, familiaren egoismoa eta indarkeri sozialaz biktimak izanda, ins­titutu bateko bi nerabe artean izandako liskar arrunt batek, lau pertsonaien padua eraikitzen du. Kompar­titzen duten gauza bakarra obsesio errepikari bera da: Manzhouli hirira ihes egitea, non, esaten duten bezala, zirku baten elefantea eserita geratzen da or­dutan zehar, mugiezina, ezer esan gabe, munduare­nak ez diren arazoak.

Uztailak 10 eta 11, 17:30

«National Gallery»
Frederick Wiseman

2014, 180’, Estatu Batuak

Dokumentala
Argazkigintza:
John Davey

Sinopsia

Londreseko National Gallery, munduko museo handietariko batek, XIII. mendeetik XIX mendearen amaiera harte egindako 2.400 margolanak ditu. Ia giza-esperientzia guztiak margolan horietan irudikatuta daude. Galeria desberdinetan, alde batetik hezkuntza programak jendarteari erakusten dira; eta bestetik, ikasten, zaharberritzen eta Londreseko pinakoteka erakusketa antolatzen ari diren ikasleei, zientzarrei eta zaharberritzailei. Pintura eta literatura arteko harremanak aztertzen ere dira.

Uztailak 17 eta 18, 19:00

«El molino y la cruz»
Lech Majewski

2011, 92’, Polonia/Suedia

Jatorrizko izenburua: The Mill and the Cross
Gidoia: Lech Majewski, Michael Francis Gibson
Argazkigintza: Lech Majewski, Adam Sikora
Musika: Lech Majewski, Józef Skrzek
Aktoreak: Rutger Hauer, Michael York, Charlotte Rampling

Sinopsia

Pieter Bruegeleko “El camino al calvario” margolanak, Kristoko pasioaren historia zehatz aztertzen du, 1564an espainarrek Flandeseko lurraldea era bortitzean okupatu zutenean. Bruegeleko mihisea osatzen duten ehun pertsona baino gehiagoetatik, filma pertsonai banaka batzuen bizitzan zentratzen da, elkarlotzen herriko paisaia non herriko jendea kapa gorriko zaldidunekin nahasten da. “El molino y la cruz” filmak ikusleari Bruegeleko aurretiazko marrazkien bidez, eszenetako esanahi sakona berregitzen gonbidatzen dio.

Abuztuak 1, 19:00

«Sayat Nova»
Sergei Parajanov

1969, 79’, Armenia

Jatorrizko izenburua: Sayat Nova
Gidoia: Serguei Paradjanov
Argazkigintza: Suren Shakhbazian
Muntaia: Maria Ponomarenko
Zuzendaritza artistikoa: Stepan Andranikian y Mikhail Arakelian
Musika: Tigran Mansurian
Aktoreak: Elkon Alekian, Sofiko Chiaureli, Vilen Galustian, Georgi Gegechkori, Hovhannes Minsasian, Medea Japaridze, Spartak Bagashvili y Grigori Margarian

Sinopsia

“Sayat Novaren istoriari buruz, gutxienez lau hitz esan behar ditut. Bestela, hori aurpegiratuko didate. Sayat Novak irakasteko koadro batzuetan, justu Sayat Nova izeneko olerkari-trobadorea (“ashik”) ospetsu baten bizitza azaltzen du. Hasieran ume bezala ikusten dugu, gero Georgiako erregearen gortean poeta gazte bezala, eta ondoren komentu bateko monje erretiratu eran. Azkenik, Tbilisiko harrapaketan hiltzen da. Hau 1795an gertatzen da”.

Serge Daney

Abuztuak 8, 19:00

«Mysterious object at noon»
Apichatpong Weerasethakul

2000, 83′, Tailandia

Jatorrizko izenburua: Dokfa nai meuman
Argazkigintza: Apichatpong Weerasethakul, Prasong Klimborron
Soinua: Teekadetch Watcharatanin, Sirote Tulsook, Paisit Phanpruksachat, Adhinan Adulayasis
Aktoreak: Kongkiat Khomsiri, Mesini Kaewratri, Phurida Vijitphan

Sinopsia

Tailandiako landa komunitateak iparraldetik hegoaldera ibiliz, filmatze talde batek pertsona multzo batzuk elkarrizketatzen eta kamararen aurrean jartzen gonbidatzen ditu. “Ezin hobe gorpua”-ren jokua erabiliz, pertsonai bakoitzak ezohiko kondaira baten abenturak jarraian asmatzen ditu: gaitasun espezialak dituen ume elbarritu eta bere andereñoarena. Zuri eta beltzez egindako ipuin onirikoa, objetu filmiko misteriotsua, fikzioa eta dokumental artean. Apichatpong Weerasethakul-ren lehenengo aparteko lana.

Abuztuak 21 eta 22, 19:00

«Black Coal»
Diao Yinan

2014, 106’, Txina

Jatorrizko izenburua: Bai ri yan huo
Gidoia: Diao Yinan
Musika: Wen Zi
Argazkigintza: Dong Jingsong
Aktoreak: Liao Fan, Gwei Lun-Mei, Wang Xuebing, Yu Ailei, Wang Jingchun, Ni Jingyang

Sinopsia

1999an, Zhang Zili poliziak gorputza uzten du azkenean ez konpondutako hilketaren ikerketan, bi kideen hilketa traumatikoa gertatu eta gero. Bost urte ondoren, hiltzaileak berragertzen da, eta Zhang-ek, orain alkoholismoarekin arazoak dituen segurtasun zaintzailea bihurtuta, bere aldetik harrapatzea proposatzen dio bere bururari.

Abuztuak 29, 18:00

«Qué difícil es ser un dios»
Aleksei German

2013, 170′, Errusia

Jatorrizko izenburua: Trudno byt’ bogom
Gidoia: Svetlana Karmalita, Aleksei German
Argazkigintza: Vladimir Ilin, Yuri Klimenko
Soinua: N.Astakhov
Muntaia: Irina Gorokhovskaya, Maria Amosova
Zuzendaritza artistikoa: Sergei Kokovkin, Georgi Kropachev, E. Zhukova
Musika: V. Lebedev
Aktoreak: Leonid Yarmonik, Aleksandr Chutko, Yuriy Tsurilo, Evgeniy Gerchakoy y Natalia Moteva

Sinopsia

Zientifikoz osatutako talde bat Arkanarrera bidaltzen dute, planeta bat non erregimen tiranikoa agintzen du aro batean, bitxiki, Erdi Aroari iruditzen zaiona. Bertako intelektuen eta artisten atzetik ibiltzen diren bitartean, ikertzaileek ezin dute derrigorrez gertakizun politikoen eta historikoen kurtsoan sartu. Bere goikoei desobedituz, Don Rumata misteriotsuak, herritarrek jainkozko botereak ezarri dizkiotenari, guda bat piztuko du pertsona batzuei erreserbatu zaien sorteaz salbatzeko…

Irailak 5, 19:00

«Grandeza y decadencia de un pequeño comercio de cine»
Jean-Luc Godard

1986, 92’, Frantzia/ Suitza

Jatorrizko izenburua: Grandeur et décadence d’un petit commerce de cinema
Aktoreak: Jean-Pierre Léaud, Jean-Pierre Mocky, Marie Valera, Caroline Champetier y los parados de la A.N.P.E

Sinopsia

Zinema amets fabrika bat dela esaten dute… Ametsen aldetik zineasta bat aurkitzen dugu, Gasapar Bazin, bere hurrengo pelikula eta figuranteak aukeratzeko castinga prestatzen dabilena. Fabrikaren aldetik, berriz, Jean Almereyda dugu. Gutxietsitako produktore bat, nori gero eta gehiago kostatzen zaio bere pelikuletarako finantziazioa lortzea. Bien artean Eurydice dago, Almeraydaren andrea, aktoreaz izan nahi duena. Almereydak bere bizitza jokatzen duen bitartean finantziazioa lortzeko, Gaspardek Eurydice aukeratuko du protagonistatzat.

 

Irailak 11 eta 12, 18:00

«Érase una vez en Anatolia»
Nuri Bilge Ceylan

2011, 158’, Turkia

Jatorrizko izenburua: Bir zamanlar Anadolu’da (Once Upon a Time in Anatolia)
Gidoia: Ebru Ceylan, Nuri Bilge Ceylan, Ercan Kesal
Argazkigintza: Gökhan Tiryaki
Aktoreak: Muhammet Uzuner, Yilmaz Erdogan, Taner Birsel, Ahmet Mumtaz Taylan, Firat Tanis, Ercan Kesal, Erol Erarslan, Ugur Aslanoglu

Sinopsia

Anatoliako estepen bihotzean, hiltzaile batek polizia talde bat bere biktima lurperatu zuen lekutara gidatzen saiatzen da. Bidaia horretan zehar pista batzuk agertzen hasiko dira, egia argitaratuz.

Irailak 26, 19:00

«The Neon Demon»
Nicolas Winding Refn

2016, 117’, Frantzia

Jatorrizko izenburua: The Neon Demon
Gidoia: Nicolas Winding Refn, Mary Laws, Polly Stenham
Musika: Cliff Martinez (Canción: Sia)
Argazkigintza: Natasha Braier
Aktoreak: Elle Fanning, Karl Glusman, Jena Malone, Bella Heathcote, Abbey Lee, Desmond Harrington, Christina Hendricks, Keanu Reeves

Sinopsia

Jesse, Los Angeles, Kaliforniara heltzen den neska bat da, bere ametsa egi bihurtzeko: supermodelo bilakatzeko. Baina bere edertasun eta gaztetasunak gaiztotasun deabrudun bat esnatuko du, eta bere burua inbidiaz eta jeloskortasunez betetako mundu batean atrapatuta aurkituko da, non bertako modeloak denetarako prest dauden arrakasta lortzeko.

Urriak 3, 19:00

«Ikarie XB 1»
Jindřich Polák

1963, 88′, Txekiar Errepublika

Jatorrizko izenburua: Ikarie XB 1
Gidoia: Jindřich Polák y Pavel Juráček, basado en el libro de Stanislaw Lem La nube de Magallanes (Obłok Magellana)
Muntaia: Josef Dobřichovský
Zuzendaritza artistikoa: Jan Zázvorka
Musika: Zdeněk Liška
Aktoreak: Zdeněk Štěpánek, Radovan Lukavský, Dana Medřická, Miroslav Macháček, František Smolík y Jiří Vršťala

Sinopsia

XXII. Mendeko bigarren erdialdean, Ikarie XB 1 espa­zio-ontzian, Alfa Centauri konstelaziorantz abiatu da tripulazioa bertan bizi estralurtar berri baten bilatze­ko. Bidaiak 28 hilabete baino gehiago ez duen irauten harren, misioa bere helmugara heltzen denean lurrean hamabost urte pasatuak izango dira. Bidaian zehar, he­rri guztietako berrogei zientifikok elkarrekin bizitzen eta hainbat gorabeherei aurre egiten ikasi beharko dute. Horien artean, XX. Mendeko aparatu batekin topatzea, bidaiari baten buruko ezegonkortasuna eta “izar beltz” erradioaktibo bateri lotutako sintomen agerpena.