2018ko urriaren 15etik 18ra zine brasildarreko ziklo berri bat eskaintzen da BilbaoArteko Art House Zineman jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Espainian ezezagunak diren eta azken hiru urteetan Brasilen ekoiztutako lau filma proiektatuko dira lau egunen zehar, saio bikoitzarekin.

Doako sarrera aretoa bete arte.

Lumière anaiek arte zinematografikoari irteteko pistola-tiroa botatzen zioten bitartean, Brasilen euren filmografía propioa sortzen hasi ziren, baina pelikula horien ezaguerak eta zabalkundeak esparru ilun asko ezagutu ditu, nazioarteko isolamendu nabaria eta gehiegizko inbisibilizazioa maisu eta lan bikainak falta ez zaizkion ondare batean.

Gainerako munduarentzat badago erreferente erabakior bat zinema brasildarrean pentsatzerako orduan: Glauber Rocha. Bere sarrera zinema klasikoaren bukaera eta modernitatearen hasiera adierazten duen tontor horretan gertatu zen; “zinema berria” deritzen garaian, Bigarren Mundu Gerra osteko munduaren berreraikitzean eta Gerra Hotzaren heldueraren artean sortu zen abagunean. Italiar Neoerrealismo eta Nouvelle vague frantsesaren artean autoritatez mugituz, Deus e o Diabo na Terra do Sol (1964); Terra em Transe (1967) eta O Dragão da Maldade Contra o Santo Guerreiro (1969) bezalako piezekin, Glauber Rocha enbaxada paregabea suposatu zuen, Luis Buñuel gure zinemarekiko izan zenaren parekoa.

Pertsonai polemiko eta erabakitzailea, Rocha zinemagile erraldoiarengandik ez dute filmek soilik iraundu: Riverçao critica do cinema brasileiro eta Una estética de la violencia idazkiek 60 urteko hamarkadako Cinema Novo do Brazil deiturikoaren funtsezko giltza izan zela diote.

Izan ere, urte gozoak izan ziren horiek kalitatezko zinema helduarentzat. Hortaz, Nelson Pereira dos Santos, Ruy Guerra eta Carlos Diegues zuzendariek, besteak beste, Brasilen errealitatea gainerako mundura zabaltzera lagundu zuten. Hala ere, Brasilgo zinemaren erreferentzia on hauek askatasun sozial eta politikoarekiko garai latzekin topo egin zuten. 1964ko kolpe militarrak eta ondoriozko kalteek herritarrak oztopatu zituzten eta miseriaz, lotsaz eta beldurrez bete zuten Stefan Zweig heriotzarako aukeratu zuen herrialdea.

Agertze eta desagertzeetan zehar, XX. mendeko bigarren erdian, zinema brasildarrak nazioarteko zinema jaialdietan iraunkortasun laudagarri bat izan du bere profesionalen bidez. Aldi horretan, hamarkada beltzek bide ematen zieten tximista liluragarriei, baina Brasilgo presentzia zuhurra eta irregularra izan da benetan zinema-merkatuan, berezitasun batzuetan bikaina izan den arren.

XX. mendeko amaierarantz, Fernando Meirelles edo Walter Salles izenekoek Brasilgo errealitateari gerturatu gintuzten berriz, Europako publikoarentzat gehienbat ezezaguna irauten duen zinema-kalitate baten berri emanez. BilbaoArtek proiektatuko duen ziklo honek, Madrilgo enbaxada brasildarraren laguntzaz, berehalako orainaldira gerturatuko gaitu, lan berri batzuen selekzioaren bitartez. Lan hauek ondare kultural honen berri izaten uzten digu, zeinean sakonki murgiltzea komeni zaigun. Euskadin erabateko estreinaldien selekzio honek zinema brasildarraren bizitasun kementsua nabarmentzen du, geuk igarotzen ez badugu ere. Agian honela zinematografia honen hoberena berreskuratu genezakeen.

Zine zikloa: «Brasileko zine berria» (Urriaren 15etik 18ra)

Urriak 15, 17:00 / Urriak 18, 19:00:

«Jonas»
Lô Politi

Brasil, 2015, 97 min.

Sinopsia

Jonas 20 urte ditu eta haurtzarotik dabil Brancaz maiteminduta, bere amaren ugazabandrearen alabaz. Inauteri-bezperan ezbehar batek neska bahitu eta ezkutatzera bultzatuko du, auzoko samba eskolaren la Ballena izeneko karroza alegorikoan. Astea igaro ahala, Jonasek bahiketaren ondorioei aurre egin beharko die.

Premio Especial del Jurado Nuevos Rumbos (Rio) – Festival de Cinema do Rio 2015

 

Urriak 15, 19:00 / Urriak 16, 17:00:

«Sob Pressão»
Andrucha Waddington

Brasil, 2016, 90 min.

Sinopsia

Lanez beteriko egun batean, ospitale publiko bateko mediku batzuk erabaki zail baten aurrean ikusiko dute euren burua; hiru paziente larrik aldi berean laguntza behar dute, trafikari bat, polizia militar bat eta familia aberats bateko mutiko bat, hirurak tiroketa batean zaurituak, fabela batean ospitaletik gertu. Baliabide murriztuekin, Evandro zirujauak zenbait erabaki zailei aurre egin beharko dizkie, bere eskuetan dagoen guztia eginez.

Urriak 16, 19:00 / Urriak 17, 17:00:

«O silênco do ceu»
Marco Dutra

Brasil, 2016, 102 min.

Sinopsia

Bortxaketa baten biktima izan ondoren bere etxe propioan, Dianak drama hau isilpean eramateko erabakia hartzen du. Bere senarra Mariok sekretu bat gordetzen du ere berekin. Isiltasunean bildu egiten da bikotea eta gutxika, isiltasun honek biolentzia forma hartuko du.

Urriak 17, 19:00 / Urriak 18, 17:00:

«O filho eterno»
Paulo Machline

Brasil, 2016, 82 min.

Sinopsia

Robertok, idazlea dena, ilusioz hartzen du bere semearen jaiotza. Hala ere, ospitalean ohartu egiten da bestelako errealitate batera ohitzeko beharra izanen duela: Fabrício, bere semeak Downen sindromea du. Berri honek sentsazio kontraesankorrak sorrarazten ditu protagonistarengan, haren lanean eta bikotearekin harremanean eragingo dutenak. 12 urte pasa eta gero, oztopo, lorpen eta aurkikuntza ezberdinen artean aitatasunaren esanahia litzatekeena aurkezten da.