2018ko martxoaren 7tik 22ra, heriotza, Satan eta sorginkeriarekin lotura daukan zine ziklo bat izango dugu BilbaoArteko Art House Zineman, «Isilune maltzurrak» titulupean. Zine klasiko mutuarekiko ikuspuntu berri bat, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. A contracorriente films-ekin lankidetzan.

Sarrera librea aretoa bete arte.

Hilabete gutxi batzuen artean, 1921. urteko erdialdetik 1922ko irailera, Suedia eta Danimarkako hiru maisulan estreinatu egin ziren, hirurak heriotzaren, Satanen eta sorgintzaren hariak zeharkatuak. Nola izan zitekeen? Zer gertatu zen garai hartan? Zergatik hain zeuden interesatuak horren maila altuko zinemagileak —Benkamin Christensen, Carl Theodor Dreyer eta Victor Sjöström— kontu horietan?

Valhallaren nukleo europarren zuzendari nagusiak itzalen artean murgiltzen ziren bitartean, New York-eko Midtown aldea eraikin gero eta altuagoak egiten saiatzen ari zen. Hori bai bitxia. Agian aintzineko asmo babilonikoa baino ez zen. Literaturaren neurrigabekerizaleren batek esango luke Estatu Batuak Jainkoaren bila ari zirela, Europak lurraren erraiak irekitzen zituen bitartean deabrua egozteko asmoz. XX. mendeko inperio bilakatua zen herrialdeak zerua menperatu nahi zuen; Europa, suntsituta, gaiztakeria erbesteratzearren, bere sorrera eztabaidatzeari eutsi egiten zion.

Ezinezkoa da definitzea I Mundu Guerrak sortutako hainbat gorputz desegin, mutilatu, desitxuratu (eta, beraz, munstro-itxuratu) horien oroimen hurbilaren garrantzia aurkakotasun horretan. AEB-n haien heroiak berreskuratu zituzten; Europan, biktimak ehortzi. Begibistakoa da sortze-aro sutsuenetariko bat atera zela lubaki eta gas hilgarrien Europa horren hondar ketsuetatik, II Mundu Guerrak piztuko zituen suteetatik.

Han zeuden arte abangoardiak eta giza-izatearen hil-irrika sahiesteko ezgaitasuna.

Han zeuden Christensen, Dreyer eta Sjöström bezalako izugarrizko kontatzaileak.

Ez ziren bakarrak. Garai hartan Langek Hiru argiak filmatu zuen; Wienek, Caligari; Wegenerek, Golem-a, eta Murnauk Nosferatu banpiroa betikotu zuen. Testuinguru honetan jaio ziren Häxan, Satanen eguneroko-orriak eta Mamu-gurdia, Versaileseko itunaren eta faxismo italiarren garaipenaren artean.

Manhattan barrezka handitzen zihoan. Bitartean, mendebalde zaharraren bihotzean, heriotzak bere sega zorrozten zuen.

 

Zine zikloa: «Isilune maltzurrak» (Martxoaren 7tik 22ra)

Martxoak 7 eta 22, 19:00

«Körkarlen»
Victor Sjöström

Herrialdea: Suedia
Urtea: 1921
Iraupena: 107 min.
Zuzendaritza: Victor Sjöström
Protagonistak: Victor Sjöström, Hilda Borgström, Tore Svennberg, Astrid Holm, Concordia Selander, Lisa Lundholm, Tor Weijden, Einar Axelsson, Olof Ås, Nils Ahrén, Simon Lindstrand, Nils Elffors, Algot Gunnarsson, Hildur Lithman, John Ekman

Sinopsia

Selma Lagerlöfen idazle suediarraren izen bereko eleberrian oinarrituta, europar zinemaren klasiko ezinbestekoa dugu pelikula hau, Urtezahar-gauan hiru mozkortik kontatzen duten elezaharrari buruzkoa. Elezaharraren arabera, urte horretako azkena hiltzen den bekatari handiak mamu-gurdia gidatu behar du hurrengo hamabi hilabetez, hildakoen arimak jaso ditzan. Gau hartan, hiru gizonen bat hiltzen da gaueko azken kanpaia…

Martxoak 8 eta 14, 19:00

«Häxan»
Benjamin Christensen

Herrialdea: Danimarka
Urtea: 1922
Iraupena: 105 min.
Zuzendaritza: Benjamin Christensen
Protagonistak: Elisabeth Christensen, Astrid Holm, Karen Winther, Maren Pedersen, Ella La Cour, Emmy Schönfeld, Kate Fabian, Oscar Stribolt, Benjamin Christensen

Sinopsia

XV. Mendeko inkisidoreentzako eskuliburu aleman batean partzialki oinarritua, Benjamin Christensenen maisu-lan honek dokumentala eta fikzio dramatikoa nahasten ditu, erdi-aroko gizartea eta sorginkeriaren ugaritzea gaur egungo munduarekiko aztertuz. Okultismo, magia beltz eta sorgintzari gainbegirada, bisualki ikaragarria dugu, irudi ahaztezinez betea.

Martxoak 15 eta 21, 18:30

«Blade af Satan Bog»
Carl Theodor Dreyer

Herrialdea: Danimarka
Urtea: 1920
Iraupena: 157 min.
Zuzendaritza: Carl Theodor Dreyer
Gidoia: Edgar Høyer
Protagonistak: Helge Nissen, Halvard Hoff, Jacob Texiere, Hallander Helleman, Ebon Strandin, Johannes Meyer, Nalle Halden, Tenna Kraft, Viggo Wiehe, Emma Wiehe, Jeanne Tramcourt, Hugo Bruun, Elith Pio, Emil Helsengreen, Viggo Lindstrøm

Sinopsia

Carl Theodor Dreyer maisu daniarraren lan bikaina, Marie Corelli idazle britainiarren eleberrian oinarritua. Pelikula Europako historiaren lau kapituluetan barneratzen da; haien artean, Espainiako Inkisizioa, Frantziako Iraultza eta Finlandiako 1981eko Gerra Zibila, gai hauek zineman gutxitan izan direlarik. Jainkoak Satan zigortzen du, jainkoak atsegin izan dezan saiatzen den aingeru gaiztoa, gizakien artean bizitzera eta betirako tentatu. Galmenera bidaltzen duen arima bakoitzeko, Satanek bere galmena luzatuko du mila urtez. Berriz, aurka egiten dion arima bakoitzak erospenara gerutatuko du.