2019ko urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra «Soinua ikusi, pentsamendua entzun III» zikloaren edizio berri bat eskainiko da BilbaoArteko Art House Zineman, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Musika protagonista duten sei filma ikusteko aukera izango da, doako sarrerarekin aretoa bete arte.

Soinua ikusi, pentsamendua entzun III

 

Jada ohitura bihurtu da uretari hasiera ematea Bilbaoarte fundazioko Art House Zineman, musika eta zinearekin batera. Badira hiru urte “Soinua ikusi, pentsamendua entzun” lemapean, manifestazio musikala eta ikus-entzunezko lengoaiaren artean sortzen den  topaketa eremuan barneratzen garela. Gutxitan gertatu izaten da zine zein musika maitaleek haien kuriotsitateak espazio komun batean jartzea, beraz inorren lurra izango balitz moduan geratzen da espazio hau. Aldiz manifetazio hauek zailtasun ugari topatzen dituzte zine komertziala deitutakoaren programazioaren barruan txoko bat aurkitzeko.
Aldi honetan ordea, sei obra artistiko boteretsuen aurrean topatzen gara, sei produkzio, oso desberdinak , bai denbora, forma zein edukiaren aldetik eta ekoizleek goraipatuak, hainbat kasutan, prestigio handiko ekoizleak. Adibidez, bada hilabete batzuk  Ingmar Bergmanen mendeurrenaren urtean, bere obren artean bidaia intetsu bat bat ospatu genuen. Orain bere 101. urtebetetzea ospatzen den urte honetan bere “La flauta mágica” berreskuratu dugu. Mozarten fantasia  Bergmanen mamuekin batera isuri  egiten duten pieza gozo honetan.
Urrunegi joan gabe, Antonio Zamoraren istorioaren gainean eraikitako Joseph Loseyren “Don Giovanni”rekin zita izango dugu, hau da, magia eta musikaz beteriko iha hiru ordu, non Mozarten talentua “king and country” autorearen jakinduriarekin nahasten diren. Ikusi beharreko obra zinematografikoa eta musika maitaleentzako harribitxi bat, noizean behin berrikustea merezi duena.
Zinemagile handien galerian, kriterio propioa duten eta zinefilo exigente diren hoiek noizbehinka bisitatzen duten txoko intimo bat dago. Michael Powell eta Emeric Pressburgerren egiteko erari buruz gabiltza. Genero iha guztiak landu egin zituzten biek eta beti egin izan zuten izugarrizko kalitatez eta ahots propioz. “Los cuentos de Hoffman” obran, 67 urte beranduago oraindik ere garaikidea den pieza sortu zuten. Jacques Offenbachen musika eta Jules Barbieren frantsesez idatzitako liburuxkarekin, Barbier berak eta Offenbach sortutako errekreazioa, E.T.A. Hoffmannen ipuin ospetsuetan oinarrituta.
Gure zitari amaiera emateko hiru film boteretsu izango ditugu, “Orfeo”, “The Beatles: eight days a week” dokumentala eta “A 20 pasos de la fama”, musikako abeslari handiak laguntzen dituzten koristen inguruko filma. Lehenengoa Claudio Monteverdiren musikarekin, musika ozidentalean obra gorena, 1607an konposatutakoa eta zinera eramandako lehenego opera Claude Gorettaren eskutik, “La encajera”-ren ekoizlea. Beatlesen rock and rolla eta pop eta rythm and blues-a XX. mendeko musikaren hoberena definitzen dute, programa honetako azkeneko bi filmetan ageriko dena.
Horrela, sei obra hauen bitartez, laurehun urtetan zehar bidaituko dugu, non musika eta zinemaren hoberena azaleratuko den.

Zine zikloa: «Soinua ikusi, pentsamendua entzun III» (Urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra)

Urtarrilak 8 eta otsailak 14, 18:30:

«La flauta mágica»
Ingmar Bergman

Herrialdea: Suedia
Urtea: 1975
Iraupena: 135 min.
Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Protagonistak: Josef Kostlinger, Irma Urrila, Hakan Hagegard, Elisabeth Erikson, Jane Darling

Sinopsia

Mozarten “Txirula magikoa”ren moldaketa, bi ekitalditan banatua, W. A. Mozarten musikarekin eta Emmanuel Schikanederren liburuxkarekin, alemanez. Paminaren bahiketaren istorioa kontatzen du, Gaueko erreginaren alaba. Tamino printzea berarekin maitemindu da, beraz erreginak bere alaba eskaintzen dio, honek Sarastrorengadik askatzea lortzen badu, bere bahitzailea. Horretarako txirula magiko bat ematen dio. Hamaika abentura eta arrisku pasatu ondoren Saratstroren gaztelura iritsi eta han printzeak hiru proba ainditu beharko ditu printzesa askatzeko.

Urtarrilak 10 eta 29, 18:00:

«Don Giovanni»
Joseph Losey

Herrialdea: Italia
Urtea: 1979
Iraupena: 169 min.
Zuzendaritza: Joseph Losey
Protagonistak: Ruggero Raimondi, Edda Moser, Kiri Te Kanawa, José Van Dam, Kenneth Riegel, Teresa Berganza, John Macurdy

Sinopsia

Amadeus Mozarten “Don Giovanni” operaren moldaketa. Ruggero Raimondi da film honetako antzezle nagusia eta orkestra zuzendaria Lorin Mazeel da. Sevillan, XVII. Mendean, Don Giovanni, kezkarik gabeko seduktorea eta oso maneatzailea, hainbat etsai egiten ditu, oso boteretsuak, baina horretaz konturatzen denerako, beharbada, beranduegi da. Komendadorearen mamuak mendekua nahi du.

Urtarrilak 15 eta 31, 19:00:

«Los cuentos de Hoffmann»
Michael Powell & Emeric Pressburger

Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 1951
Iraupena: 120 min.
Zuzendaritza: Michael Powell & Emeric Pressburger
Protagonistak: Moira Shearer, Robert Helpmann, Leonide Massine, Robert Rounseville, Pamela Brown, Ludmilla Tcherina, Ann Ayars

Sinopsia

Jaques Ofencabchen hiru ekitaldiko operan oinarritutako filma. Soinu banda filmerako grabatu zen, Sir Thomas Beechamek zuzendua. Hoffmannen istorioa kontatzen du, unibertsitate ikasle gaztea, Stella dantzariarekin maitemintzen dena ballet batean dagoenean, ekitaldi tartean berarekin sekretuan geratzen da taberna batean. Han, itxaron bitartean, hiru ikasleri iraganeko amodiozko hiru istorio desberdin kontatuko dizkie.

Urtarrilak 17 eta otsailak 5, 19:00:

«Orfeo»
Claude Goretta

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1985
Iraupena: 92 min.
Zuzendaritza: Claude Goretta
Protagonistak: Gino Quilico, Audrey Michaël, Carolyn Watkinson, Danielle Borst, Frangiskos Voutsinis, Colette Alliot-Lugaz, François Le Roux, Guy de Mey, Shelley Whittingham, Henri Ledroit, Eric Tappy

Sinopsia

Claudio Monteverdiren “Orfeo” laneko moldaketa, Alessandro Striggioren liburuxkarekin. Orfeo Euridiferekin paseatzera doa, Euridife Orfeoren emaztea da eta azkeneko hau, berarekin izugarri maiteminduta dago. Paseatzen dabiltzan bitartean suge batek Euridiferi hozka egin eta hil egiten da. Orfeok ezin du bere tristura gainditu, beraz azpimunduan sartzea erabakitzen du bere maitea errekuperatzen saiatzeko. Musika erabiliko du jainkoak hunkitzeko eta hauek azpimundutik itzultzen utziko diote azkenean, kondizio bakarraz. Orfeok ezin dezake bere emaztea begiratu lur gainazalera iristen diren arte.

Urtarrilak 22 eta otsailak 7, 19:00:

«The Beatles: Eight Days a Week – The Touring Years»
Ron Howard

Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2016
Iraupena: 120 min.
Zuzendaritza: Ron Howard
Protagonistak: John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Ringo Starr

Sinopsia

The Beatlesen lehenengo etapa (1962-1966) aztertzen duen dokumentala, beraien hasierako kontzertuetatik The Cavern Clubean 1966ko San Franciscoko kontzertura arte. Filma Paul McCartney, Ringo Starr, Yoko Ono eta Olivia Harrisonen laguntzarekin ekoiztua izan zen. Beatlesen gira urteen laburpen itzela, non eboluzio musikala, arrakastak eta fama ikus daitekeen.

 

Urtarrilak 24 eta otsailak 12, 19:00:

«A 20 pasos de la fama»
Morgan Neville

Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2013
Iraupena: 87 min.
Zuzendaritza: Morgan Neville
Protagonistak: Darlene Love, Merry Clayton, Lisa Fischer, Judith Hill, Mabel John, Claudia Lennear, Táta Vega, Lou Adler, Stevvi Alexander, Patti Austin, Chris Botti, Sheryl Crow, Mick Jagger, Bette Midler, Sting

Sinopsia

Musikaren legenda handiak laguntzen dituzten koristen istorio ezezaguna kontatzen duen dokumentala. Bigarren plano batean mantentzen diren ahots guzti hoiei egindako omenaldia. Bruce Springsteen, Stevie Wonder edo Mick Jaggerri elkarrizketak ere agertzen dira. Akademiako 86. edizioan, Film Dokumental Hoberenaren saria eraman zuen.