2021eko ekainaren 16, 17 eta 18an, BilbaoArtek «Gabinete de humusidades culturales y semillas raras» izeneko hitzaldi-zikloa izango du. Bertan, artista, ikertzaile eta arte munduko agente hauek hartuko dute parte: Oihane Sánchez, Andrea Estankona, Ane Seijas, Arturo/Fito Rodríguez, Haizea Barcenilla, Arantza Lauzirika + Natxo Rodríguez, Laura Díez, Igor Rezola, Raquel Asensi, Iker Fidalgo, Maria Muriedas, María Salazar, MawatreS + Daniel Muñoz eta Ricardo Antón.
Jarduera hau “BAGI! Bilbao Arte Gela Irekia” programaren barruan kokatzen da. Euskadiko eta Euskal Herriko arte garaikideari buruzko prestakuntza, hausnarketa, ekintza eta kritika programa, Bilboko Udalak sustatua, Bilbao Aurrera 2021 Ezohiko Planaren esparruan.
Gabinete de humusidades culturales y semillas raras Euskadiko sorkuntza garaikidearen (ez)iraunkortasunari buruzko espekulaziorako hitzaldi eta jarduera parte-hartzaileen (tailerren) ziklo gisa aurkezten da.
Proiektu honen helburua arte-sorkuntza garaikidearen inguruan sortutako eta isilbidez onartutako kultura-ereduak zalantzan jartzea da. Hori dela eta, txostengileen esperientzia eta praktika oinarri hartuta, Euskadiko ekosistema artistikoaren eta haren sortzaileen ehunaren iraunkortasun handiagoa ekarriko duten formatuei buruz espekulatzea bilatzen da.
Bertaratzeko matrikula 25 eurokoa izango da (15 eurora murriztuko da BilbaoArteko artistentzat, UPV/EHUko ikasleentzat, erretiratuentzat eta langabetuentzat). Zoom bidez parte-hartzeko aukera ere eskaintzen da, 5 euroko kostu bakarrarekin.
25 eta 30 pertsona arteko edukiera aurreikusten da. Bertaratzen direnek parte hartu izanaren egiaztagiria jasoko dute.

Ekainak 16, 18:00 – 20:00
Art House Zinema
18:00 – 18:30
Jardueraren aurkezpena eta irekiera: “Especulaciones sobre/para una producción artística sostenible”
Oihane Sánchez Duro
18:30 – 19:00
“Las prácticas artísticas como una nueva sensibilidad instituyente”
Andrea Estankona Loroño
19:00 – 19:30
“Fuera de juego”
Ane Seijas Garzón
Ekainak 17, 11:00 – 13:30
Kristalezko Patioa
11:00 – 11:30
“Panfleto sobre cultura en tres actos”
Arturo/Fito Rodríguez Bornaetxea
11:30 – 12:00
“Artista globalaren eraikuntza”
Haizea Barcenilla García [EUS]
12:00 – 12:30
“Sostenibilidad en Cultura: que no es lo mismo que Cultura Sostenible y nada, o poco tiene que ver con la Cultura de la Sostenibilidad”
Arantza Lauzirika Morea + Natxo Rodríguez Arkaute
12:30 – 13:00
“En(torno)al arte”
Laura Díez García
Ekainak 17 de junio, 17:15 – 19:30
Kristalezko Patioa
17:15 – 17:30
Laburpena eta arratsaldeko saioen irekiera
17:30 – 18:00
“Posizioak”
Igor Rezola Iztueta [EUS]
18:00 – 18:30
“Fabricar presentes en la oscura y vibrante mañana”
Raquel Asensi Blanco
18:30 – 19:00
“Ocho tecleos en torno a una posición propia”
Iker Fidalgo Alday
Ekainak 18, 17:00 – 19:30
Kristalezko Patioa
17:00 – 17:30
“bidegurutze”
Maria Muriedas Diez [EUS]
17:30 – 18:00
“La Karpiteria (2013-2019). Descuido y cuidados entre proyectos culturales y administración”
María Salazar Riaño
18:00 – 18:30
“Invertir el metal de los cañones del enemigo”
MawatreS + Daniel Muñoz Rodríguez
18:30 – 19:00
“Menos cosas más cuidadas”
Ricardo Antón Troyas