2020ko ekainaren 10ean, 19:30ean, BilbaoArtek «Konfinamendua» hitzaldia proposatuko du, Francisco Javier San Martín EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen Teoria eta Historiako irakaslearen eskutik. Hitzaldia Art House Zineman egingo da, jardueraren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera edukiera mugatuarekin (20 plaza aurreikusten dira).

Erreserba telefonoz egin beharko da (tel.: 94 415 50 97) jardueraren egun berean, eta 9:00etatik ekitaldia hasi baino ordubete lehenago arte erreserbatu ahal izango da. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezko maskara erabiltzea.

Louise Bourgeois, Femme-Maison,1994.

«Un breve recorrido por algunas visiones que el arte ha ofrecido sobre el tema del encierro, la soledad y la creatividad: desde el confinamiento entre las paredes del hogar al encierro del artista es su taller, los encierros coercitivos y voluntarios, los físicos y los psicológicos, el encierro amoroso y el del ermitaño, el confinamiento productivo y el de los aquejados por el síndrome de Bartleby».

FRANCISCO JAVIER SAN MARTÍN (Donostia, 1954) historialaria, arte kritikaria eta erakusketa-komisarioa da. Artearen Historiako Teoria irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Arte garaikideari buruzko saiakera, katalogo eta liburu ugari argitaratu ditu, besteak beste, artearen eta argazkilaritzaren arteko harremanak, italiar futurismoa, Marcel Duchamp, Piero Manzoni, Salvador Dalí, Jorge Oteiza edo Santiago Sierrari buruzkoak. Bere azken liburua Guía para el Arte del Siglo XXI, BilbaoArte, 2019.