2020ko apirilaren 14tik 17ra bitartean, Bonito Editorialek antolatutako ilustrazio Ikastaro Politen zazpigarren edizioa izango da BilboArten. Oraingoan, It’s Raining Elephants (Suitza) taldeko Nina Wehrle eta Javier Zabala izango dituzte gonbidatu. Aurten 32 orduko ikastaro trinko bikoitza egingo da. (16 ordu bakoitzak), 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era.

Informazio guztia eta matrikulak www.bonitoeditorial.com webgunean. Matrikula murriztua otsailaren 29ra arte.

Gainera, apirilaren 15ean eta 16an bi ilustratzaileekin topaketak egingo dira, eta bi hitzaldi ireki egingo dira: apirilaren 15ean, asteazkena, 19:45ean, Javier zabalarekin, eta apirilaren 16an, osteguna, 19:45ean, Nina Wehrlerekin, Fundazioaren Kristalezko Patioan. Sarrera doan.

Love & death
Nina Wehrle

Nina Wehrleren «Love and death» (“maitasuna eta heriotza”) tailerrean, It’s raining elephants suitzar ilustratzaileen duoko kidea bera, hasierako eta amaierako kontzeptuen gainean lan egingo da, jokoen bidezko narrazioak eta material desberdinen erabilera sortuz.

*tailerra ingelesez egingo da, aldi bereko itzulpenarekin gaztelaniara

Topaketa irekia artistarekin: osteguna, apirilak 16, 19:45ean.

La voz propia
Javier Zabala

Javier Zabalaren «La voz propia» tailerrean, ilustratzaileen kezkarik handienetako bat jorratuko da: identitatearen eta estiloaren bilaketa, norberaren ahotsa, presio orotatik askatuz eta esperimentaziora bultzatuz.

Topaketa irekia artistarekin: asteazkena, apirilak 15, 19:45ean.