2021eko urtarrilaren 20an, 18:00etan, BilbaoArteko Art House Zinemak “Ekintza Minimoak (ez)Hirikoak Bideoan” jaialdiaren aurkezpena ospatuko da, Endika Basaguren artista eta komisarioak gidatutako performance eta bideo topaketa.

Zuzeneko proiekzio perfomatizatu formatuan egingo du aurkezpena Basagurenek, eta, gainera, BilbaoArteko ekoizpen laguntzari esker landutako pieza batzuk ikusi ahal izango dira.

Sarrera doan, 944155097 telefonoan erreserba eginez gero, jardueraren egun bereko goizeko 9etatik aurrera. Derrigorrezko maskara.

Artistak beti dira garai bakoitzean gertatutakoaren testigantza uzten dutenak. Testigantza subjektibo bat, gauzei buruzko bertsio ofizialek baldintzatzen ez dutena. Jaialdi honek mundu osoko artistek konfinamendu-uneetan nahiz deseskalatze-fase desberdinetan egindako ekintza txikien bideo batzuk biltzen ditu. Pandemian bizitako uneekin lotura estua duten bideoak.