2018ko abenduaren 7an, ostirala, Ateak Zabalik erakusketaren inaugurazioa ospatzen dugu BilbaoArten, urtean zehar bekadun izan diren artisten lanekin. Jarduera 19:30ean hasiko da eta 30 artista garaikide baino gehiagoren lanak bilduko ditu.

Erakusketa astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da, 17:30etatik 20:30etara, abenduaren 10etik abenduaren 18ra arte.

Doako sarrera.

Talde erakusketa honetan parte hartzen duten artisten zerrenda hurrengoa da: Álvaro Albaladejo, María Alcaide, Raquel Algaba, Raquel Asensi, Anaïs Boudot, Nuria Cano, Manuel Casellas, Ernesto Casero, Olivier Etchegaray, Ander Garitacelaya, Leticia Gaspar García, Oier Gil Zapirain, Rakel Gómez Vázquez, Borja Gómez, Raúl Hevia, Arrate Hidalgo, Jorge Isla, Christian Lagata, Pablo Marte, Raquel Meyers, Joan Morera Arbones, Aitziber Olaskoaga Ajuria, Onirokino, Saray Pérez Castilla, Amparo Prieto Monreal, Cristina Ramírez, Fernando Renes, Mabi Revuelta, Mar Reykjavik, Lusaba, Miguel Sbastida, Jakin Fernández / Uka eta Marianne Wasowska.

Erakusketaz gainera, abenduaren 10etik 14ra BilbaoArteko artistak eta haien proiektuak sakonki ezagutzeko aurkezpenak izango ditugu. Astelehenean eta asteartean, goizez eta arratsaldez, aurtengo bekadunak txandaka hitz egingo dute 15-20 minutuz. Asteazkenetik ostiralera, 19:00etatik aurrera, beste zentro artistikoekin (Cité des Arts de Paris, Kunsthaus Bregenz, SeMA Nanji Residency Seul) mugikortasun programetan parte hartu duten artistek, Frantzia, Austria eta Hego Koreako egoitzetan izan duten esperientziari buruz mintzatuko dute.

Ateak Zabalik 2018 jardunaldiak amaitzean, ITZIAR OKARIZ, BEGOÑA TORRES eta MIGUEL ZUGAZAk osatzen duten epaimahai bat izango dugu BilbaoArten, 34 artetik zazpi artista aukeratu dezaten. Aukeratutako artistak 2019an izango dute bakarkako erakusketa zentroaren Erakusketa Aretoan.

PERFORMANCE ETA EKINTZEN PROGRAMA (ABENDUAK 7)

19.30> Erakusketa Aretoa
Ekintza: Activación de Waaitt, la multitud, pase 1
Mar Reykjavik

20.00> Patioa (1. solairutik sarrera)
Performance: Estoy int sobrevivi
Raquel Asensi

20.30> 11 Aretoa (2. solairua)
Performance: truenoperformance de #mecanografíaexpandida #KYBDslöjd #teclaatecla #caracteracarater
Raquel Meyers

Ekitaldi osoan zehar > Platoa (3. solairua)
Ekintza: Activación de la obra
Pablo Marte

21.30> María Alcaideren estudioa (2. solairua)
Performance: La Punxaeta
María Alcaide & Mar Reykjavik

Artistak: