Betadine Su Bata
Beatriz SAnchez

Abuztua 17 – 14 Iraila
Ast-ost: 17:30 – 20:30
Erakusketa Aretoa

2018ko abuztuaren 17an, 19:30ean, «Betadine Su Bata» izeneko erakusketa berria inauguratuko du BilbaoArtek 2017an egoiliar izandako artista Beatriz Sanchezen eskutik.

Sakonki esperimentala den erakustaldi honetan, Kordobako artista honek artisau-sormenen bilduma bat zabalduko du aretoan zehar, bere burugabeko bideoetan bizia hartzen duten  tramankulu bitxi txikiekin instalazio handi bat osatuz. Software bidez lortu daitezkeen efektu digitalen erabilpena desegitea bilatzen du proiektu honekin, baliabide plastiko eta analogikoekin ordezkatuz. Hauek pelikula gainjarri eta marratzen dute, esanahi berriak eta beti aldakorra den berezko lengoaia autonomo bat sortuz. Prozesua adierazpen artistiko gisa goraipatzen du Beatrizek, trukoa azalduz eta jarraitutako urratsak nabarmentzera jolastuz.

Erakusketa hau abuztuaren 17tik irailaren 14ra egongo da irekita, 17:30tik 20:30era bitartean, BilbaoArteko Erakusketa Aretoan.

Galería de escenarios mutantes. Repertorio de situaciones random. Un bestiario casi domesticado. Adoración de lo imposible. Universo grotesco, desobediente y jocoso. Un programa de televisión infantil hackeado. El episodio piloto en que nunca concluye. Hiperproducción sorpresiva: muñecas rusas casi huevos Kinder. Desde el circo de pulgas a un photocall. Un espacio para el espectáculo raro. Arqueando la lógica. Coleccionismo de lo absurdo. El piloto automático se torna replicante. Desafíos de la certeza. Como de derecha a izquierda, pero arriba y abajo. Mano zurda. Fetiche ordenado. Enfermizo y delirante, terapéutico y entrañable. La caricatura, el azar, el detalle, la obsesión, la repetición, el ruido. Un guirigay de ficciones al por mayor. El nido de una urraca como el comisariado de los objetos más bizarros. El juguete como microcosmos de lo adulto. Segunda mano. Hackeo vs Tuneo. El quejío, la risa y el llanto. Virus con nombre de animal. Un portal de Belén Esteban. El hombre del tiempo incendiando el crhoma key. Truco visto. Contradicciones en loop. Bacanal de Todocolección y “Todo a 100”. Morralla figurativa. Materialidad digital. El hipertexto y deriva narrativa. De bella fruslería, estética emoción.

Betadine Su Bata izenburuak gauzatzera heldu ez zen musika talde batean du jatorria, Sánchez eta Marta Peláezek osaturikoa. Honi omenaldia eginez eta erakusketa markuaren baitan, Severine Beata elektronika esperimentaleko musikaria– Betadine Su Bataren beste erdia- BilbaoArten izango da irailaren 7an, 19:30ean, Beatriz Sánchezekin batera, zeinek proiekzioak gauzatu eta erakusketako piezetan esku hartuko duen zuzenean.

Beatriz Sánchez marrazkilaria, performera eta ikus-entzunezkoen sortzailea da, horrez gain diskurtso hetero-normatikoak eta informazio gizarteak guregan sortzen duen eraginaren analisiarekin harremandun esparru ezberdinetan lan egiten duelarik. Teknika eta estrategia ezberdinen bitartez, Beatrizi berdin zaio hiritar arduratsu baten figura subjektiboa eta giza desiragarria zalantzan jartzea “desobediente zibil” ean bilakatzea bultzatuz; gizonentzako sexu-grafiak emakumearengan eragiten duen gauza bihurtze efektuaren inguruko gogoeta-ekintza; ala cyberpunk grinaren bat-etortzean sare sozialek nortasunaren gorputza galdu eta beste nortasun digitalekin elkarri eragin eta ezinezkoak diren istorioak sortzeko ahalmena duen nortasun paralelo batean trabestitzeko eskaintzen dituzten
aukeren [aurrez ikusi-gabeak] inguruan ikerketa bat egitea