2018ko ekainaren 29an, ostirala, 19:30ean «Paisaiak: Zilarretik pixelera» talde erakusketa inauguratuko da BilbaoArteko erakusketa gelan. Erakutsiko diren lanak, Fundazioaren argazki bildumatik aukeratuak, paisaiarekiko interesa partekatzen dute zentroan sortutako erakustaldi honetan.

Erakusketan parte hartzen duten 2000. eta 2017. urteen artean egoile izandako artistak: Erika Ede, Laia Sala, Marie Sommer, Bego Antón Arias, María Anwander, Carla Andrade, Ainhoa Akutain, Mikel Escauriaza, Karlos Martínez, Íñigo tena, Carlos Irijalba, Roberto Aguirrezabala, Greta Alfaro, Íñigo Garatu, Cristina Fontsaré, Iñaki Sáez, Alejandro Arteche, Francisco Navarrete Sitja, Cristina Ferrández Box eta Raquel Durán eta Anybal Mira.

Erakusketa ikusteko ordutegia 17:30etatik 20:30etara izango da, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 6ra arte. Doako sarrera.

«Paisaiak: Zilarretik pixelera»

BilbaoArteko argazki bildumaren talde erakusketa

06/29 – 08/06

Ast-ost 17:30 – 20:30

Soinu-paisaia naturalari buruzko bere saiakeraren hasieran, R. Murray Schaferrek galdetzen zion bere buruari: “Zein izan zen jatorrizko soinua?”

Bere buruari (eta besteei) erantzun zion, jatorrizko soinu hura “Uren fereka” izan zela esanez. Gero, Prousten hitzen laguntzaz, gogorarazten zigun “Itsasoa Lurraren arbaso arranguratsua zen, bere astintze ero eta inmemorialaren bila”.

Hortaz, astintze horretatik soinu bat dela, hau da, paisai bat dela ondorioztatzen da, izaki bizidunik oraindik ikusi ez zuen garaietatik laguntzen gaituena.

Hots, paisaia gure aurretik dator eta gure atzetik etorriko da berriro, hemen jadanik ez gaudenean. Ez da arraroa, beraz, praktika artistikoan, naturak botere magnetiko liluragarria eragitea hainbat artistetan.

Baina garrantzitsua da onartzea pasaia hori ez dela aldaketa gabe gelditzen. Naturaren eraginak, eguraldiaren fenomenoak: sumendiak, tsunamiak, lurrikarak, tornadoak, glaziazioak… baita klimak eta denborak ere, zein gizakiak (duela mila urte batzuk soilik), errealitate hori eraldatzen dute. Aldatzen dute, eraikitzen eta suntsitzen dute, galdeketa artistikoarekin batera datorren eternitatearekiko desirarekin zerikusi handia duen prozesu batean.

Stoichitak bere Breve historia de la sombran deskribatzen duen bezala, hor oinarritzen da egite artistikoaren jaiotza. Ikusten duguna itzalen paisaiak dira. Eta azken 19 urteetan zehar islatu diren itzalak ditugu gaurkoan ikusgai.

Erakusketa honi De la plata al pixel izena ematen diogu, azken hamarkada bi hauek funtzezkoak izan bait dira eremu fotografikoaren oinarrien eraldaketan. Eguzkiak erasotua den zillarrezko argizko aztarnak gaur egungo prozezu digitalekin espazioa partekatzen dute (eta alboratuta ikusten dira). Garau fotografikoa pixel bihurtu da eta hortaz doa aipu hau. Hogei proposamen hauek argazkia eta paiasaiarekin jolasten dute. Lan hauek BilbaoArte Fundazioaren bilduma publikoaren parte dira eta erakusketa honetan gure adierazpide bihurtzen dira.

Haien bidez bide lasai eta estu bat zirriborratzen da. Bidai aztoragarri eta heterogeneoa. Batzuen eta besteen artean ia bi hamarkada daude eta argia harrapatzeko bi sistema oso desberdinak. Hala ere, prozesuak aparte eta begiradei eusten, hogei artisten hogei paisaia hauek Bilbao Arterko ekimena laburbiltzea daukate helburu, hilabete batzuk barru gure ibilbidearen hogei urteak ospatzeko prestatzen ari garen bitartean.

Aitor Arakistain/Juan Zapater

Are you my angel Cristina Fontsaré

Hollywood María Anwander

Tidal Ainhoa Akutain