2018ko maiatzaren 18an, ostirala, 2017an bekadun izandako Ion Macareno artistaren Displacementizeneko erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. Erakusketa 17:30etatik 20:30etara egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, ekainak 15era arte. Ospakizuna 19:30ean hasiko da, doako sarrerarekin.

~

Erabiltzaile eta biztanleen beharrak (kirola egitea, okupatzea edo esku hartzea) direla eta aldatzen diren arkitektura urbanoak eta eremu publikoetan interesa azaltzen du Macarenok erakusketa honetan. Harmailak, hesiak, eskailerak… ikertzen ditu artista bilbotarrak gero eskulturaren arlora eramateko.

Hiri-eremua osatzen dituzten dispositibo ezberdin hauen berregokitzearekiko interesak sortze-prozeduretan eta deribetan murgiltzen du artista. Auzi honi buruzko jakingurak bere eskulturak sormen birtualera eramatera mugiarazten du, 3D animazioa dela medio.


Displacement


 

Gradualki, Ion Macarenoren lanaren garapenean, euskarri eta irudi digitala gailu eskultorikoaren parte izaten hasi da. Prozesu digitalarekin duen inplikazio berri honek gizarte garaikidearen konplexutasunaren berri emateko beharrean aurkitzen du jatorria, bereziki errepresentazio digitalaren mugetan adierazten dena.

Horrela, teknologia berrien sarrerak (nagusiki 3D animazioa eta irudi digitalaren espresio formetan) bere estudioan garrantzia hartzen du, arte praktikan espazioa/tokia eta zentzua eraikitzeko potentzial handia dutela ulertzen baitu, era berean gaurkotasuneko “errepresentazio pantaila” prozesu digital eta hauen forma anitzen bitartekotzaren ideia aintzat hartuz. Artearen eginbeharra izanik teknikoki errepresentazio pantaila honetan jardutea, artearen xedea (orainaren sentsibilitatearen osaketa) berritzeko gaitasunarekin gailuak artikulatzeko. Hau dela eta, bere lanaren barruan, prozesu hauen ikerketa plastikoa ekiteko premia bat aurkitzen du, gizarte mailan interakzioa, komunikazioa eta testuinguruen sorrera, maila handi batean, hauen bitartez adierazten baita.

 

Ion Macarenok bakarka, besteak beste, José de la Fuente Galeria, Rekalde Aretoa eta Montehermoso Kultura Zentroa erakutsi ditu bere lanak. Halaber hainbat taldekako erakusketa eta nazio ezberdinetako ferietan parte hartu du. Arte Ederretan doktorea EHUan, 2010. urtetik ikerketaren eremuan garatzen du bere lana unibertsitate bereko Eskultura Departamentuan.

«Displacement» Exposición de Ion Macareno