Otsailaren 28tik martxoaren 14ra  Bilbao Arten “En Construcción” proiektu expositiboa egonen da, Marta Mantecónek koordinatua.

Erakusketa azkeneko hamarkadan Kantabriarekin lotura duten artista ezberdinek eginiko diziplina desberdinetako hamabi lanez osatuta dago: Javier Arce, Jorge Cembranos, José Cobo, Antonio Díaz Grande, Tamara García, Arancha Goyeneche, Daniel Gutiérrez Adán, Raúl Hevia, Sonia Higuera, Juan López, Gloria Pereda y Manuel F. Saro.

Izenburua, José Luis Guerínek 2001an zuzendutako pelikula dokumentaletik aterata dago. Birsortzea, mutazioa eta transformazioarekin lotutako jarrerarekin zerikusia dauka, praktika artistikoaren bereizgarria da, baina baita edozein hiriren identitatearena (Santanderrena bereiziki, historian zehar konfigurazio ezberdinak hartzen joan den; sutearen ondoren berreraiki behar izan zen eta gaur egun nahiko aldaketa esanguratsuan murgilduta dago) eta identitatearen eraketa prozesu ororena.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 17.30 – 20.30

Larunbatak:  11.00 – 14.00

daniel-gutierrez-adanDaniel Gutiérrez Adán, Aliento (2010)

Raul-HeviaRaúl Hevia, Instrucciones para ser mi propio padre (2013)

Tamara-GarciaTamara Gacía, Amasa (2010)

Juan-Lopez
Juan López, TrussT (2013)

logo_fsc