2019ko otsailaren 15ean, 19:30ean, urte honetako lehen erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. «Es el cristal. Ella» izeneko bakarkako erakusketa hau Pablo Marte 2018ko artista bekadunak sinatzen du. Erakustaldian Franziska Gaze aktorearen alegiazko biografia aurkezten da, testu eta irudien bidez gauzatutakoa.

Erakusketa Urazurrutia Aretoan (erakusketa gela) egongo da ikusgai otsailaren 18tik martxoaren 15era, 17:30eatik 20:30eara ordutegian. Gainera, erakusketaren euskarazko katalogoaren argitaratzea dela eta, topaketa bat izango dugu Pablo Marterekin martxoaren 12an, 19:30ean. Doako sarrera.

Antzerkiko bere lehen paperak antzezten hasi zenean (duela ez asko, hamar, hamabost urte) ez zen memorizatzeko gai sentitzen. Besapeetatik izerditzen zuen. Benetako beldur bat. Nola ezarri antzeztokian, edo pertsona multzo baten aurrean, eta ikasitako testua erraztasun ahaztezin batekin errepikatu? Beretzako perfekzioa errepikapen zehatz eta doi batean aurkitzen zen. Koma bat ere ez bidean utzi. Bere interpretazioak kristalezko kopa zabukatu ondoren ardoaren malkoen aieruaren modukoa izan behar zuen. Aieru hau ez da idazten. Oliotsua da. Piktorikoa. Irrist egiten du.

Kristala da. Hura.

Aktore asko inprobisatzen jakiteaz harrotzen dira. Berak ez zuen antzerkia aukeratu inprobisatzen ikasteko. Edozer gauza bezalakoa izan nahi zuen. Gauza guztien berdina. Berak “berdintzat” era tradizional batean ulertzen zuen: eramaile soil bat ezkutatzen duen maskara. Honen bitan banatzea inplikatzen du. Kontzientzia espazialki bertan ez dagoen toki batetara joaten zen, lekuan gelditzen zen gorputza maskararen esku gelditzen zelarik. Agian berak, momentu honetan, zera pentsatzen zuen “zerbait barnetik maitatu dezakegu, zehazki ez daukagulako edo ez dagoelako.

Nolabait heriotza funtzio bakoitzean bizitzen da.

Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zinebi jaialdia (Bilbo), O cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Koldo Mitxelena (Donostia), Azkuna Zen troa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (París), CA2M (Mostoles, Madril), Artium (Gasteiz), BAD jaialdia (Bilbo), Arteleku (Donostia) edo BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) erakutsia izan da.
Inauguración de exposición: «Es el cristal. Ella» Pablo Marte