2021eko abenduaren 9tik 17ra, BilbaoArteko Ateak Zabalik/Puertas Abiertas erakusketa egingo da, urte berean beka jaso zuten artisten artelanekin. Erakusketak 26 artisten eta talde artistiko baten lanak bilduko ditu erakusketa aretoan, estudioetan eta geletan.

Erakusketa honen ateak abenduaren 9an irekiko dira, 19:00etan. Abenduaren 10ean, ostirala, ibilbide gidatuak egingo dira 17:00etatik 20:00etara. Bertaratzeko txandak telefonoz erreserbatu ahal izango dira (94 415 50 97) abenduaren 9an eta 10ean, 9:00etatik 14:00etara.

Irekiera ekitaldian bisitariei zentroaren urteko memoria oparituko zaie, eta katalogo horretan ikusgai dauden proposamen guztiak jasoko dira, bai eta BilbaoArteko Ekoizpenerako Laguntzetan parte hartu duten artisten lanak eta urtean zehar zentroan egindako jarduerak ere.

Erakusketa abenduaren 13tik 17ra, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara ikusi ahal izango da.

Hauek dira erakusketa kolektibo honetan parte hartuko duten artistak: Urtzi Canto, Liben Svaart, Cristina Zafra, Malu Hatoum, Miquel Ponce, Julia Martos, Mikel Escobales, Roberto Coromina, Bego Zubero, Miguel Alejos, Fernando Cremades, Amaya Suberviola, Rocío Agudo, Gari Arambarri, Carlos Ramírez-Pantanella, Miguel Ángel Madrigal, Natalia Suárez Ortiz De Zárate, Bernarda Beñat + Maialenge, Jon Ander Terroba Expósito, Ibon Landa Amutxategi, Helí García Martínez, Gin Ro, Sara Padilla Grimalt, Leire Lacunza Miranda, Santiago Ortiz Przychodzka, Guillermo Velasco Páez y Elvira Amor.

BilbaoArteko Artistak 2021