2022ko abenduaren 1etik 9ra bitartean, BilbaoArteko Ateak Zabalik urteko erakusketa ospatuko da, urte berean zentroan bekadun izan diren artisten lanekin. Erakusketak erakusketa-aretoa, estudioak eta zentroko aretoak beteko ditu, eta 26 artistaren eta bi kolektibo artistikoren lanak bilduko ditu.

Erakusketa libreki bisitatu ahal izango da 17:30etik 20:30era, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, abenduaren 2tik 9ra (jaiegunetan itxita).

Bisita gidatuen erreserbak 615 73 42 74 telefonoan egin daitezke, 9:00etatik 14:00etara, azaroaren 28tik abenduaren 2ra.

INAUGURAZIOA

Zentroak erakusketa honen ateak irekiko ditu abenduaren 1ean, osteguna, 19:00etan. Irekiera ekitaldian bisitariei zentroaren urteko memoria oparituko zaie. Katalogo horretan, erakusgai izan dauden proposamen guztiak bilduko dira, bai eta BilbaoArteko Ekoizpenerako Laguntzetan parte hartzen duten artisten lanak eta urtean zehar zentroan egindako jarduerak ere.

IBILBIDE GIDATUAK

Abenduaren 5ean, 7an eta 9an ibilbide gidatuak egingo dira (60′ inguru) 17:30ean eta 19:00etan.
Erreserbak: 615 73 42 74 telefonoan.

ARTISTAK BILBAOARTE 2022

Aurten parte hartuko duten artistak hurrengoak dira: Maider Aldasoro, Daniel Alegrete González, Leyre Arraiza, Art Builders Group, Iván Beltrán, Marta Beltrán, Javier Bravo De Rueda, Lu Chamorro, Maite Choya Robredo, Silvia Coppola, Mar Cubero, Gabriela Cuestas Gómez, Élan D’Orphium, Santiago Fernández Honrubia, Ada Garrués, Salva G. Ojeda, José Félix Glez. San Sebastián, Paula Guerrero & Bruno Delgado Ramo, Iratxe Hernández Simal, Manuela Inclán, Jimena Kato, Gala Knörr, Idoia Leache, Ara Méndez Murillo, Estela Miguel Bautista, Sofía Montenegro, Ventura A. Pérez eta Claudia Rebeca Lorenzo.