«Objeto [In]quieto»

Raquel Asensi

05/03 – 05/31

Ast-ost 17:30 – 20:30

2019ko maiatzaren 3an, 19:30ean, Raquel Asensi 2018an BilbaoArten bekadun izandako artistaren «Objeto [In]quieto» erakusketa inauguratuko da.

Erakustaldia astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 17:30etatik 20:30etara, maiatzaren 31era arte. Doako sarrera.

Tresnak sortu ditugu, beste era batean ezinezkoak izango zitzaizkigun lanak egiteko aukera ematen diguten funtzio jakin batzuk egiteko aukeratutako objektuak, gure gorputzaren gaitasunak zabalduz. Objektu geldi[ezin] hauek gure aukera fisiko nahiz sinbolikoak hedatzen dituzte, gure behar kulturalen arabera. Jantzi batek hotzaz babesten gaitu, baita gizarte-faktoreetatik ere. Gure hizkuntza, boterea eta esanahiaren egokitzapenean bizirauten dugu. Ardatz nagusi bezala zeramika duen praktika honetan, natura, teknologia eta gorputzaren mugak zalantzan jartzen ditu. Gorputzaren aukerak zabaltzen ditu, hizkuntzaren dikotomiatik aldendu eta berezko adierazleetan ikertuz. Gure naturarekiko harremana planteatzen du, hizkuntzan leku ezberdin bat egokitu dioguna. Garena eta bizi dugun paisaia barne-  lotura bezala proposatzen du. Objektu Geldi[ezin]a proiektua zeramika, zuntza, plastikoa, beira eta metala biltzen dituen prozesu esperimental batean eratorri da. Deriba batzu ekintza eta argazki erregistroak nahasten dituzte. Piezak anbiguoki organikoak eta artifizialak, hauskorrak eta iraunkorrak, apaingarriak eta minimoak, bigunak eta gogorrak edo industrialak eta eskuzkoak dira. Izaki hibridoekin batera bizi diren paisaia post-industrialak eraginak izan dira.

Zure hizkera ikasi dut nire hizkuntza mantendu ahal izateko.

ARTISTARI BURUZ

Raquel Asensi  artista zeramikari cyborga da. Zeramika artean ikuspuntu feministen eragina ikertzen du. Proiektu ezberdinetarako bekak jaso ditu, hauen artean aipagarrienak “Abrazar el ornamento como un lenguaje para la insurrección” (2017) edo “Ideonella” (2018). Bere lana, bes  teak beste, Rekalde Aretoa, Bizkaiko Batzar Nagusiak edo Getxoarten erakutsia izan da. BilbaoArte (BLV-ART) edo Sareanen bakarkako performanceak burutu ditu, taldeka berriz Spoken Word Bilbaorekin batera Azkuna Zentroan.