Abenduaren 5ean, 19:00etan, ATEAK ZABALIK 2019 erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek, 2019an zehar bekadun izandako artista bekatuen lanekin.

Erakusketa Aretoa, estudiak eta zentroaren aretoak diziplina eta jatorri ezberdineko 24 proposamen artistikoekin beteko dira. Arte garaikideko diziplina anitzetan profesional hiru ikuskatuko dituzte estudio eta aretoak aurkeztutako proiektuak epaitzeko. Hauen artean 2020an Urazurrutia Aretoan bakarkako erakusketak izateko zazpi aukeratuko dira.

Inaugurazioan bisitariei emango zaie zentroaren 2019ko urtekaria ekitaldiaren gonbidapena aurkeztuz. Artista bekadun, mugikortasun programetan parte-hartzaileak eta laguntzak izan duten artisten lanak batzen dira katalogo honetan, urtean zehar BilbaoArten ospatutako jardueren zerrendaz gain.

Abenduaren 9tik 13ra, 17:30 – 19:30 ordutegian, erakusketan artista parte-hartzaileak garatutako lanei buruzko aurkezpenak egingo dituzte. steazkena, osteguna eta ostiralaren topaketen ostean, 19:30ak aldera, jarduera musikal eta performatiboak ospatuko dira. Ostiralean, abenduak 13, ospakizun batekin itxiko dira jardunaldiak zeinean 2020an bakarkako erakusketak izateko aukeratutako artistak jakitera emango diren.

Artista parte-hartzaileak hurrengoak dira Javier Arbizu, Esther Camacho Cerezo, Alejandría Cinque, Moriah De Zen, Lucía Díaz, Sergio D Loeda, Helena Goñi, Heather Kapplow, Liane Lang, Miguel Leiro, Daniel Llaría, Cachorro Lozano, Gerónimo Manzueta, Miguel Marina Cobo, Adrián Mena Paredes, Antonio Menchen, Saioa Olmo Alonso, Damaris Pan, Los Picoletos, Milena Rossignoli, Aristide Stornelli, Marina Suárez Ortiz De Zárate, Irati Urrestarazu eta Marta Van Tartwijk.

ATEAK ZABALIK 2019KO ARTISTA PARTE-HARTZAILEAK

MAPA

GONBIDAPENA

KATALOGOA