Erakusketa

‘Sueños fotomontados’

Mabi Revuelta

09/27 – 10/18

Inaugurazioa: irailak 27, 19:30

2019ko irailaren 27an, 19:30ean, Mabi Revuelta artistaren «Sueños fotomontados» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek. Zentroan bertan ekoiztutako erakustaldi honetan, artista bilbotarrak mezu eta irudi surrealistak nahasten dituzten 30 collageen saila bat erakutsiko du, bideo batekin batera. Bisitariak, katalogoaz lagunduta, artistak txikitan izaten zuen hondar-amets batek iradokitzen duen imajinarioan zehar bidaiatuko dute.

«Sueños fotomontados» Urazurrutia Aretoan ikusi ahal izango da 17:30 – 20:30 ordutegian, irailaren 30etik urriaren 18ra, sarrera librearekin.

Gizadiak planetako aberats basatienak bilatzen dituen bitartean pinpilinpauxak molestatzen dituela amets egiten dut. Egiten ditudan hegaldi arriskutsuetako batean materia iluna zeharkatu eta desinformazioaren hilerrian gordetako zientzialari bat aurkitzen dut.

—Sasikumeak beti ezkutatzen dira.

Bere eskuko harriak Isabellaren buruaren gainetik pasatzen dela ikusten dut eta honek desertuko duna batzuen atzean distiratzen du. Bere gutunetan, Isabellak hodei sakratu baten atzean gordeta pasatako egun luzeez hitz egiten dit, bere beldurra ezkutatuz:

—Eraikitzeko denbora behar dut, denbora bat suntsitzeko.

Mabi Revuelta. Gure Artea 2016 Sariaren Irabazle, bere sorkuntza jarduna aintzat hartze gisa, ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak, hala nola, Bilboko Guggenheim Museo; ISCP, New York; Txinan eta Japonian, Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutuak, New Yorkeko Museo Erotikoan; ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz; TEA Museoa, Tenerife; Casa Encendida, Madril; BilbaoArte Fundazioa edo Bilboko Vanguardia eta Madrilgo Raquel Ponce galeriak. Bere azken erakusketa indibiduala 2015ean egin zuen Gasteizko ARTIUM Museoan. Egun, ikerketa ildo berri bat ari da garatzen, BBVA Fundazioak Ikerketa eta Kultur Sorkuntzarako (2016) eman dion diru laguntza bati esker.